Arotzaren eskuak

14,0 x 21,5 cm, 252 pages

Euskara language

Published Sept. 9, 2006 by Elkar.

ISBN:
978-84-9783-349-3
Copied ISBN!

View on Inventaire

5 stars (5 reviews)

Ia ezagutzen ez zuen aitonak herentzian mendian galdutako etxe bat utzi diola-eta, hara doa Ane Duhalde, ordura arteko bere bizimodu grisa eten nahian. Etxean, baina, deskubrimendu lazgarri bat egingo du, aitonaren iraganaz galdetzera behartuko duena. Misterioaren sokak Frantziako Erresistentziaraino eramango du, II. Mundu Gerraren garaian; berrogeitaka urte beranduago Europako hainbat lekutan gertaturiko hilketa sorta izugarri bat ere harrapatzen du, eta bere burua arriskuan egon litekeela sentituko du azkenik. Bordeleko polizia erretiratu batekin saiatuko da Ane korapiloa askatzen, eta beste horrenbeste egitera gonbidatzen gaitu Alberto Ladron Aranak, suspensez eta ustekabez beteriko eleberri honetan.

2 editions

Hasi eta bukatzeko liburua

4 stars

Behin baino gehiagotan gomendatu izan didate liburua eta orain arte irakurtzeko momentua atzeratzen aritu naiz. Ingurukoen iritzi hain onen ondorioz espektatiba altuak nituen eta akaso horregatik ez zait hainbesterainokoa iruditu. Hala ere, oso erraz irakurtzen den liburua da, egun bakar batean hasi eta bukatzekoa. Misteriozko polizia nobela txukuna, arina eta trama interesgarriarekin. Oso gomendagarria iruditzen zait, baina, aukeran, hobe espektatibarik gabe hartzen baduzu liburua... Orduan bai, ziur asko gustatuko zaizula!

reviewed Arotzaren eskuak by Alberto Ladron Arana

Suspense harrigarria!

5 stars

Portada ikuste hutsak harridura eta jakin-mina pizten ditu. Liburu honetan, Ane Duhaldek aitona hil zaionaren berria jaso zuen telefonoz, polizia baten ahotik. Ez zen berarekin oroitzen aitona joan egin zelako Ane txikia zenean. Herentzian "Eguzkienea" izeneko baserria jaso zuen. Hara joan eta garbiketa-konponketa lanak egitean, etxe ondoan aspaldi lurperatutako hilotz bat aurkitu zuen; eskurik gabe. Nork hil zuen? Noiz? Zergatik moztu zizkioeten eskuak? Handik aurrera, frantziar polizia erretiratu laguntzarekin, abentura eta misteriozko bidaiari ekingo dio Anek. Bidaia honetan, denetarik gertatzen da eta horrek iraganera ere eramango gaitu misterio hori ebatze aldera. Narrazioak harrapatzen zaitu eta espero ez duzun bukaera oparitzen dizu. Istoria erabat gomendagarria! Irakurtzera gonbidatzen zaitut!

avatar for Jokin

rated it

5 stars
avatar for Mixi

rated it

No rating