Hiru liburuki potolo dira, aspaldi ez nuela horrelakorik irakurtzen (aukerarik ez!) eta gogoa neukan. Brandon Sandersonen antza hartu diot (tira, nik Mistborn bakarrik ezagutzen dut) eta gustatu zait valentziar honen fantasiazko istorioa. Nerabeentzako egokia. Pixkanaka argitzen da misterioa, guztia irakurri behar da nik uste. Ondo pasa dut!
Erabiltzailearen profila
Tarteka irakurtzen dut zerbait, ez dut uste balorazio edo iruzkin txar asko egingo ditudanik, ez dut denbora horretan erabiliko. Gomendioak egin eta bilatu bai, gustura!
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
mikelgs(r)en liburuak
Erabiltzailearen aktibitatea
RSS jarioa Itzuli
mikelgs (e)k Laura Gallego García(r)en El bestiario de Axlin liburuaren kritika egin du
mikelgs erabiltzailea Laura Gallego García(r)en El bestiario de Axlin irakurtzen hasi da
Beñat Irasuegi Ibarra mikelgs erabiltzailearen egoerari erantzun diot
@mikelgs Nik oso maitea dut liburu hau, Gerra Handia nire obsesioetako bat da, eta hemen euskaldunek sufritutakoa euskaraz bikain kontatzen dela uste dut.
mikelgs (e)k Mikel Peruarena Ansa egilearen Su zelaiak irakurtzen amaitu du (Narratiba, #107)

Su zelaiak, Mikel Peruarena Ansa (Narratiba, #107)
Frantziako Armadak 1914ko udan gerrara deitu zituen euskal gazteak ere. Hilabete gutxi batzuetako kontua izango zela uste zutenak tronpatuta zeuden, …
mikelgs (e)k Karlos Linazasoro(r)en Bizipox liburuaren kritika egin du
Wazemank ematen du!
Euskara ikasi duen lagun batek pasa zidan, umore hori ez zuela ulertzen-eta. Gustatu edo ez, egiten duena oso ondo egiten du, Wazemank aktoreek grabatzeko moduko txorrada polit askoa!
mikelgs (e)k John Reed egilearen Ten Days that Shook the World irakurtzen amaitu du
mikelgs (e)k John Reed egilearen Diez días que estremecieron el mundo irakurtzen amaitu du
kakapo (e)k John Reed(r)en Diez días que estremecieron el mundo liburuaren kritika egin du
mikelgs (e)k Mikel Peruarena Ansa(r)en Su zelaiak liburuaren kritika egin du (Narratiba, #107)
I mundu gerra ulertzeko bikaina
5 izar
Idazleak uko egin zion sari bat jasotzeari, kritikatzeko horrela ez dela benetan sustatzen idazleen lana. Horregatik, liburuak saria jasoz aitortza bat zeukalako eta egileak sakrifizio hori egin zuelako, egunen batean liburu hau erosi behar nuela pentsatu nuen.
Erosi eta... a ze ezustekoa, iparraldeko euskaraz dago idatzita! Hasieran beldurtu nintzen arren, segituan ohitu nintzen. Egia da guzti-guztia ez ulertzea onartu nuela, eta batez ere pasarte eroenetan gauza batzuk ez ditut ulertu (supossatzen dut hori zela idazlearen helburua, noski), baina asko gozatu dut eta esango nuke gerla film bat ikustea bezala izan dela.
John Reed kazetariaren liburua gustura irakurri nuen eta interesgarria izan da garai berean beste pertsona batzuk gerla honetan nola bizi (edo hil) izan ziren ikustea.
mikelgs erabiltzailea Mikel Peruarena Ansa(r)en Su zelaiak irakurtzen hasi da (Narratiba, #107)

Su zelaiak, Mikel Peruarena Ansa (Narratiba, #107)
Frantziako Armadak 1914ko udan gerrara deitu zituen euskal gazteak ere. Hilabete gutxi batzuetako kontua izango zela uste zutenak tronpatuta zeuden, …
mikelgs (e)k Koldo Alijostes Bordagarai(r)en Bizitzak liburuaren kritika egin du
Memoria historikoa
Artikulu honi esker jakin nuen liburu honen berri: www.argia.eus/argia-astekaria/2757/koldo-alijostes-memoriaren-zaindari-azkarra
Ze lan ona iruditzen zaidan!
mikelgs (e)k Koldo Alijostes Bordagarai(r)en Bizitzak irakurri nahi du

Bizitzak, Koldo Alijostes Bordagarai
Irakurle, gure familian gertatutakoak aurkituko dituzu liburu honetan, etxekoek etxean kontatutakoak, benetako bizipenak. Arruntak dira batzuk. Latzak, hainbat. Alaiak eta …
mikelgs txupinaro26 erabiltzailearen egoerari erantzun diot
@txupinaro26 kaixo, liburu ederra hori. Oso gaztea nintzela irakurri nuen eta oroitzapen berezia dut
mikelgs (e)k Eider Rodriguez(r)en Dena zulo bera zen liburuaren kritika egin du
Saria jaso du
Ez dut oraingoz liburu hau irakurri baina Espainiako Kritikaren Saria jaso berri du... www.berria.eus/kultura/eider-rodriguezek-eta-ane-zubeldiak-jaso-dute-espainiako-kritikaren-saria_2156608_102.html?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak_CM













