Su zelaiak

, #107

Paperback, 240 pages

Basque language

Published May 7, 2014 by Susa.

ISBN:
978-978-8492-46-7
Copied ISBN!
Goodreads:
24844885

View on Inventaire

5 stars (1 review)

Frantziako Armadak 1914ko udan gerrara deitu zituen euskal gazteak ere. Hilabete gutxi batzuetako kontua izango zela uste zutenak tronpatuta zeuden, ordura arteko gerra odoltsuena bilakatuko baitzen, 60 milioi pertsonaren mobilizazioarekin eta teknologia militar berrienarekin. Baionako Infanteriako 49. Erreximenduaren ibilerak aletuz, krudelkeria neurririk gabeko haren kontakizun gordina dakar Mikel Peruarena Ansaren bigarren nobelak. Soldadu saldoa duzu protagonista, infernuko zelaietan sarraski kolektibo batean kiskalia. Eta soldadu haien guztien artean da Filipe Luro ikazkina ere, Arnegiko basoetan txondorren aldamenean tabakoa landatzen zuen huraxe bera, orain lubaki lokaztuetan Maitenaren gutunen esperoan dagoena.

1 edition

reviewed Su zelaiak by Mikel Peruarena Ansa (Narratiba, #107)

I mundu gerra ulertzeko bikaina

5 stars

Idazleak uko egin zion sari bat jasotzeari, kritikatzeko horrela ez dela benetan sustatzen idazleen lana. Horregatik, liburuak saria jasoz aitortza bat zeukalako eta egileak sakrifizio hori egin zuelako, egunen batean liburu hau erosi behar nuela pentsatu nuen.

Erosi eta... a ze ezustekoa, iparraldeko euskaraz dago idatzita! Hasieran beldurtu nintzen arren, segituan ohitu nintzen. Egia da guzti-guztia ez ulertzea onartu nuela, eta batez ere pasarte eroenetan gauza batzuk ez ditut ulertu (supossatzen dut hori zela idazlearen helburua, noski), baina asko gozatu dut eta esango nuke gerla film bat ikustea bezala izan dela.

John Reed kazetariaren liburua gustura irakurri nuen eta interesgarria izan da garai berean beste pertsona batzuk gerla honetan nola bizi (edo hil) izan ziren ikustea.

Subjects

  • World War I
  • military recruitment

Places

  • Labourd
  • Hestrud
  • Thuin
  • Verdun
  • Pinon
  • Craonnelle