Bizitzak

Gure historia etxez etxe

192 pages

Euskara language

Published by Txalaparta.

ISBN:
978-84-9172-206-9
Copied ISBN!
No rating (1 review)

Irakurle, gure familian gertatutakoak aurkituko dituzu liburu honetan, etxekoek etxean kontatutakoak, benetako bizipenak. Arruntak dira batzuk. Latzak, hainbat. Alaiak eta hunkigarriak ere ez dira falta.

Etxean entzun bezalaxe eskaintzen dizkizut. Aipatzen diren gertaera guztiak XX. mendekoak dira, Tolosa aldekoak, eta, etxeko historia ez ezik, Euskal Herrikoa jartzen digute begi aurrean: gerra aurreko bizitza, 1936ko gerra, ondorengo gose garaiak, frankismoko errepresioa eta abar. Gizarte-egoera beraren aurrean, familia edota pertsona bakoitzaren bizipenak ezberdinak dira, eta nire senideei jazoera bereziak bizi izatea tokatu zitzaien. Momentu bakoitzean gertatzen ari zena barrundik bizi izan zuten, Historiaren taupadak soinean sentitu zituzten, ez ziren ikusle hutsak izan, eta horregatik, garaia gordin eta garden islatzen da haien bizitzetan.

Zenbait deskribapen eta datu historiko ere gehitu ditut, garrantzizkoa iruditzen baitzait, pertsona jakin batzuen bizitza kontatzeko, garaiko gizarte-egoeraren, bizimoduaren, pertsonen eta lekuen berri ematea.

Kontaketa honen guztiaren ardatza gure aita eta amaren bizitza da, beraiek dira protagonista nagusi. Etxean, mahai …

1 edition

Subjects

  • Memoria historikoa