User Profile

mikelgs

mikelgs@paperjale.eus

Joined 2 years, 11 months ago

Tarteka irakurtzen dut zerbait, ez dut uste balorazio edo iruzkin txar asko egingo ditudanik, ez dut denbora horretan erabiliko. Gomendioak egin eta bilatu bai, gustura!

This link opens in a pop-up window

mikelgs's books

Currently Reading

avatar for mikelgs mikelgs boosted
Hugo Pratt, Irene Hurtado de Saratxo Mendieta (itzultzailea): Corto Maltese - Itsaso gaziaren balada bat (Paperback, Euskara language, Astiberri) 4 stars

Lehen Mundu Gerra lehertzear dela, Rasputin pirataren katamaranak naufrago bat jasotzen du, bestela ezinbestez hilko …

Liburu honekin ikasten diharduten gauzarik interesgarri/latzena: ze neurriraiñok kakaztu jok Ozeania Europak? Etxuat esaten lehen jeguazen errejimenak perfektuak izango ziranik (monarkiak, feudoak...?) baiña seguru najagok Europarren esku zikiñak ez dabela hori konpontzen lagundu.

avatar for mikelgs mikelgs boosted

Badator Iraileko zazpi egun Erronka!
Irailaren 1etik 7ra, biak barne.
Zazpi atal, zazpi egun, elaberri bat.
Erronka egiteko gai izango al zara? Iraileko lehen astearen egun bakoitzean atal bat irakurri, eta bizi ezazu denbora errealean Haizearen ibilbidea! Baina...eskuratu al duzu jadanik zure liburua?
Mezu honi bultzada ematen diozuen artean liburuaren hiru ale zozketatuko dira!

Alberto Ladron Arana: Gezurren basoa (Paperback, Euskara language, 2016, Elkar) 4 stars

Haur bat desagertu da bere etxetik, gurasoak kanpoan zirela. Foruzaingoa arduratuko da kasuaz, baina, misterioa …

Telesail bihurtzeko modukoa

4 stars

Gazte literatura da baina helduek ere gustura irakurtzeko modukoa: biolentzia, misterioa, pertsona migranteak edo oso aberatsak, familia arazoak... Agian pertsonaiak sinpleegi gelditu zaizkit, baina tira.

Irakurri ahala RTVEren La caza izeneko telesailak (hiru denboraldi daude) gogoratzen nituen etengabe. Liburu honek beste denboraldi bat egiteko balio lezake.

avatar for mikelgs mikelgs boosted
Alberto Ladron Arana: Gezurren basoa (Paperback, Euskara language, 2016, Elkar) 4 stars

Haur bat desagertu da bere etxetik, gurasoak kanpoan zirela. Foruzaingoa arduratuko da kasuaz, baina, misterioa …

Asiainek arranpak zituen urdailean, baina minak ziurtatzen zion gauzak.mendean zeuzkala: gosea bere buruaren kontrolaren seinalea zen.

Gezurren basoa by  (Page 184)

Ze antiheroia den Asiain detektibea, idazleak noizean behin erakusten digu bere harreman arraroa elikadurarekin...