mikelgs (e)k Mikel Peruarena Ansa(r)en Su zelaiak liburuaren kritika egin du (Narratiba, #107)
I mundu gerra ulertzeko bikaina
5 izar
Idazleak uko egin zion sari bat jasotzeari, kritikatzeko horrela ez dela benetan sustatzen idazleen lana. Horregatik, liburuak saria jasoz aitortza bat zeukalako eta egileak sakrifizio hori egin zuelako, egunen batean liburu hau erosi behar nuela pentsatu nuen.
Erosi eta... a ze ezustekoa, iparraldeko euskaraz dago idatzita! Hasieran beldurtu nintzen arren, segituan ohitu nintzen. Egia da guzti-guztia ez ulertzea onartu nuela, eta batez ere pasarte eroenetan gauza batzuk ez ditut ulertu (supossatzen dut hori zela idazlearen helburua, noski), baina asko gozatu dut eta esango nuke gerla film bat ikustea bezala izan dela.
John Reed kazetariaren liburua gustura irakurri nuen eta interesgarria izan da garai berean beste pertsona batzuk gerla honetan nola bizi (edo hil) izan ziren ikustea.
