@Ikeraldalur kaixo, suposatu dut zeuk ateratako argazkia igo zenuela liburu hau sortzerakoan. Interneten portadaren irudi ona aurkitu dudanez, ordezkatu egin dut zuk jarri zeniona.
Bestalde, liburua gehitzerakoan bete behar diren datuen artean "Sort title" edo halako atal bat dago. Horrelakoetan euskaraz ia beti titulua idatzi behar da berriro, normal. Liburu batek "La peste" izena badu, atal horretan "peste" idatziko genuke. Bestela abezedarioz ordenatzean "La..." hasierarekin liburu gehiegi egongo lirateke. Halako zerbait dela uste dut, besterik gabe jakin dezazun komentatzen dizut.
Paperjaleri buruz beste zalantzarik bazenu galdetu lasai. Liburu interesgarria dirudi, bide batez!