User Profile

Joseba Irazabal

jogerka@paperjale.eus

Joined 3 years, 6 months ago

This link opens in a pop-up window

Joseba Irazabal's books

Currently Reading

avatar for jogerka Joseba Irazabal boosted

replied to Administratzailea's status

Kaixo guztioi! Alegia, 👉 #PaperjaleZozketa -n sartu zaretenoi:

@Izaro, @Urko, @Irati, @kaskagorri, @Andoni, @txaro, @Bakartxo, @Gasteiztar, @jogerka, @Mai_te95, @mrkortabarria, @kakapo, @Mendilarre, @Haltzadia, @Lilith, @AZ, @txikillana, @Henutmehyt, @ibai1984, @Uxue eta @Alex, momentuz 😄

Abenduaren 1a izango da parte hartzeko azken eguna (egun hori barne). Lagunduko diguzu pertsona paperjale gehiagorengana iristen? Horrela aukera gehiago izango duzue zozketan irabazteko! 😉 Eta ez, ez pentsa tranpa denik. Zozketa honen helburua ahalik eta jende gehienek Paperjale sare sozialera hurbilketa bat egitea baita. Ez gehiago, ez gutxiago!

Hemendik deskarga dezakezu eroso kartela: humo.sindominio.net/s/KCSkwNNAgiKpEBJ

Irabazlea baldin bazara, datorren igandean jasoko duzu gure emaila (Paperjalen sartu duzun helbidera idatziko dugu).

Aste ona izan!

Abaraska taldea

Iñigo Antsorregi Dierez: Nire minaren etxean (Paperback, Euskara language, 2022, Elkar) 5 stars

Ez da txantxetako gaia: liburu honen egilea, Iñigo Antsorregi Dierez, bere burua hiltzeko zorian egon …

Liburu bikaina. Asko disfrutatu dut irakurtzen, gai serioa tratatzen badu ere humorez egiten jakin izan baitu. "Guztiok hilko gara egunen batean... Baina gainontzeko denbora guztian bizirik egongo gara". Esaldi hau nirekin eramango dut aurrerantzean. Eskerrik asko Iñigo, depresioaren gaia eskutartera ekarri eta zertan datzan erakusteagatik.

avatar for jogerka Joseba Irazabal boosted

reviewed La balada del norte 2 by Alfonso Zapico (La balada del norte, #2)

Alfonso Zapico: La balada del norte 2 (GraphicNovel, Gaztelania language, 2017, Astiberri) 4 stars

Oviedo, 1934. Una huelga general revolucionaria estalla la noche del 5 de octubre y sume …

Liburu hau deserosoa da

5 stars

Deserosoa da pertsona asko kontraesanen aurrean jartzen dituelako, eta horiek ere iraultza batean kudeatu behar direlako. Batzuetan ogia ez da ona izaten, eta beste batzuetan arrosek arantza gehiegi izaten dituzte.

Bigarren liburuki honek 34ko bi asteetan zehar, batez ere Oviedon, gertatu zenaren berri ematen digu. Poliziaz eta armadaz betetako kaleetan paseatzen gaitu milizianoekin batera, armategi baten erasoa nolakoa den irudikatzen uzten digu, baita iraultzaren alde aspergarria ere... Eta alde itsusia: desertzioak, kontraesanak, ez jakitea, ez ulertzea...

Deserosoa da batzuetan gauzak idealizatzeko joera dugulako.