User Profile

Joseba Irazabal

jogerka@paperjale.eus

Joined 2 years, 3 months ago

This link opens in a pop-up window

Joseba Irazabal's books

Currently Reading

Annie Ernaux, Lydia Vázquez Jiménez: Los armarios vacíos (Paperback, Español language, 2022, Cabaret Voltaire) 5 stars

Es la historia de una ruptura social, de una hija atrapada entre dos mundos: el …

Gordina

5 stars

Asko disfrutatu dut liburu gordin hau irakurtzen. 70. hamarkadan girotua, neska frantses baten istoria kontatzen du. Bi munduren arteko apurketa: guraso proletario eta hezikegabeak batetik, eta ikaskide burgesak bestetik. Kulpa sentimendu eta amorru etengabea. Idazkera gordina, azkarra, autozentsura gabea. Gomendagarria.

Alberto Ladron Arana: Ilunpeko zelataria (Paperback, Basque language, Elkar) 4 stars

Iruñea, 1947ko Gabonak. Gosea eta tristezia darizkio giroari, pobrezia eta zikin usaina dago karriketan, za-palketa …

Ez nau engantxatu

2 stars

Ez nau engantxatu, eta aspergarria iruditu zait. Idazle berdinaren beste bi liburu irakurriak ditut, eta irakurtzen gozatu nuen, baina honek alperriko literatura dauka. Soberan dauden deskribapenak, irakurketa moteldu eta izan behar lukeen intriga puntua kentzen diotenak.

avatar for jogerka Joseba Irazabal boosted
Gabriel Aresti: Euskal Harria (zentsuratu gabea) (Basque language, 1986, Susa) 5 stars

Mugarri bat nire irakurraldien historikoan

5 stars

Euskal literaturaren klasiko hau irakurri gabea nuen eta zinez, mugarri bat ezarri du nire ni "euskal literatura irakurlean". Hasieran zaila gerta daiteke irakurketa bere ez ohiko ortografia dela eta, zentsuratu gabeko edizio honen akaberan azalpena ematen du Arestik berak egindako hautu horri buruzkoa eta hauxe gaineratzen: "Politikoek euskera garbi bat nahiago dute, naiz-eta (sic) horrela pobretzen den, baina eskritoreak euskera aberats bat behar du, naiz-eta horrela zikintzen den". Altxor bat da liburua berez, hemen badakarren perla saldotik bat: "ni ere izan nintzen behin, orain urte asko, herria, eta orain konturatu behar izan naiz ni... Orain, plaza batean haur batzuk erderaz kantacen ikusi ditudala" 1986ko Susaren edizioa Agustin Ibarrolaren irudiez lagunduta heldu da, preziso lan honetarako egin zituenak. Tira, altxor bat alderik alde. #PaperjaleZozketa