Lilith reviewed Bekatua by Goiatz Labandibar
Ez dira gauza bera bekatua eta engainua
5 stars
Gauza gutxi bekatua baino kristauagoak. Eta bart egindakoa bekatu kontsidera daitekeelako, barruak jaten dabil eleberri honetako protagonista Garazi. Bere bikotekidea ez den pertsona baten ondoan esnatu da, eta bertatik dirau bere buruarekin bakarrizketan. Alde batetik, bikote harreman itxitik kanpo hirugarren pertsona batekin sexua eduki izanak kontzientzian harra esnarazi dio; baina bestetik, bart barrenak eskatu zionari oztoporik jarri ez eta plazerari bide egiteagatik, gorputz berri batean korapilatu izanagatik, ongi sentitzen da. Bi mutur horien artean dabilkio arrazonamendua, eta joan-etorri dialektiko horretan, barneratutako moral kristaua -eta moral horren gainean eraikitako printzipio eta arau sozialak- zalantzan jartzen dihardu Garazik. Ondorioz, harreman-, koadrila-, familia- zein bizimodu-eredua (besteak beste) zalantzan jarriko ditu. Engainua, engainu izanagatik ere, urruti baitago bekatu izatetik.
Aldaketa bizkor eta etengabekoan murgilduta dagoen gizartean zaharkituta geratzen ari diren arau eta printzipio sozialek norbanakoan sortzen dituzten kontraesanak eta ondoeza konkretu batzuk dakartza orriotara Goiatz Labandibarrek. Besteak beste, harremanen hierarkizazioa auzitan jartzen dugun garaiotan, …
Gauza gutxi bekatua baino kristauagoak. Eta bart egindakoa bekatu kontsidera daitekeelako, barruak jaten dabil eleberri honetako protagonista Garazi. Bere bikotekidea ez den pertsona baten ondoan esnatu da, eta bertatik dirau bere buruarekin bakarrizketan. Alde batetik, bikote harreman itxitik kanpo hirugarren pertsona batekin sexua eduki izanak kontzientzian harra esnarazi dio; baina bestetik, bart barrenak eskatu zionari oztoporik jarri ez eta plazerari bide egiteagatik, gorputz berri batean korapilatu izanagatik, ongi sentitzen da. Bi mutur horien artean dabilkio arrazonamendua, eta joan-etorri dialektiko horretan, barneratutako moral kristaua -eta moral horren gainean eraikitako printzipio eta arau sozialak- zalantzan jartzen dihardu Garazik. Ondorioz, harreman-, koadrila-, familia- zein bizimodu-eredua (besteak beste) zalantzan jarriko ditu. Engainua, engainu izanagatik ere, urruti baitago bekatu izatetik.
Aldaketa bizkor eta etengabekoan murgilduta dagoen gizartean zaharkituta geratzen ari diren arau eta printzipio sozialek norbanakoan sortzen dituzten kontraesanak eta ondoeza konkretu batzuk dakartza orriotara Goiatz Labandibarrek. Besteak beste, harremanen hierarkizazioa auzitan jartzen dugun garaiotan, ekoizpen-modu kapitalistari erantzuten dion antolamendua izateagatik familia eredu nuklearra gaitzesten dugun garaiotan, kateatuta ikusten baikara indarrean mantentzen den ordena sozialera. Arruntak, ohikoak eta logikoak izanik ere, oraindik orain ahots goran aipatzea kostatzen zaigun kontuak dira eleberri honetako protagonistak dakartzanak. Askok, sarri, faltan jo dugun konfidentea da liburu honen orriotan aurkitu daitekeen protagonista. Hortxe datza, nire iritziz, eleberriaren indargune nagusia. Ausarta, beharrezkoa, freskoa, eta eserialdi bakarrean irensten uzten den lana. Eskerrik asko Goiatz!