Erabiltzailearen profila

Dabid

desertorea@paperjale.eus

duela 2 urte, 8 hilabete(e)an batu zen

🐧 #SoftwareLibrea 🔐 #Pribatutasuna 📡 #BurujabetzaTeknologikoa 🧠 #KulturaAskea 🎒 #HezkuntzanLibrezale 📚 #Literatura 💬 #365egun 🇵🇸 #FreePalestine

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Dabid(r)en liburuak

Irakurtzeko (94 guztiak ikusi)

Irakurtzeari utzita (9 guztiak ikusi)

2025 urteko irakurketa-helburua

66% osatuta! Dabid(e)k 12 liburutik 8 irakurri ditu.

(e)k Karmele Jaio Eiguren(r)en Maitasun kapitala liburuaren kritika egin du

Karmele Jaio Eiguren: Maitasun kapitala (Paperback, Euskara language, Elkar) 4 izar

Bere maitalea izandako Martinen hiletan dago Olga. Bertan gogoratzen du berarekin bizi izandako pasio sutsua, …

Maitasunaren inguruan hausnartzeko sortu da eta helburua lortzen du

4 izar

Maitasunari buruzko gogoeta interesgarria, ondo idatzita dagoena, eta irakurle orok gogoetarako helduleku bat aurkitzeko modukoa. Pertsonaiak asko eboluzionatzen dute elkarrekin liburuan zehar, baita bigarren mailakoak ere; hala ere, azken kapituluetara arte ez dut lortu haiekin konektatzea (oro har, guztiekin). Liburuan zehar egon dira momentuak non, maila batean edo bestean, guztiak gorrotatu ditudan.

Gauza bakarra bota dut faltan: beste praktika batzuk asmatzea, beste eszenatoki batzuk, beste aukera batzuk...

Artearekin duen lotura asko gustatu zait eta gustura nabigatu dut Wikipedian zehar.

(e)k Joan Mari Irigoien(r)en Babilonia liburuaren kritika egin du

Joan Mari Irigoien: Babilonia (Paperback, Euskara language, 1989, Elkar) 4 izar

Babilonia zen antzinateko herri bat, Isaias profetak bortizki madarikatu zuena. Babilonia zen baserri baten izena, …

Irakurle askok esaten dute ez dutela liburu gogokoenik

5 izar

Irakurle askok esaten dute ez dutela liburu gogokoenik. Nik bi ditut. Egia da liburu kuttun gehiago ditudala, baina galdetzen didatenean esaten dut nire liburu gogokoenak Harper Leeren "To Kill a Mockingbird (Matar a un ruiseñor)" eta John Steinbecken "The Grapes of Wrath (Las uvas de la ira)" direla. Bada, uste dut hemendik aurrera hasiko naizela esaten "Babilonia" nire liburu gogokoenen artean dagoela.

Zergatik? Erabat liluratuta utzi nauelako. Nire ustez, gauza on asko ditu, zure etxean bezala sentitzeko girotze aparta, irakurketa oso dinamikoa eta adiktiboa egiten duten narratzaileak, eta aurkezten digun aldi historikoari dagokionez, erakarri nauen istorioa. Beste gauza askoren artean.

Elementu batzuk aipatzearren, girotzeari dagokionez, esan behar da 190 urte baino gehiago pasatu direla nobelaren istorioa kokatzen den garaitik, hala ere, ez da zaila Bedania eta Babiloniako atmosferan sartzea, nire uste apalean, zoragarri deskribatuta dagoelako. Narratzaileei dagokienez, bereziki gustatu zait Kaxiano, oso erraza baita harekin konektatzea, "To Kill a Mockingbird …

(e)k Lide Hernando(r)en Izotz ura liburuaren kritika egin du

Lide Hernando: Izotz ura (Paperback, Euskara language, Susa) 4 izar

Denbora da Saioa eta Mara ez dabiltzala elkarren gertuan. Lehena irakasle dabil, haur bat izan …

Libe Hernandoren literatur debutak oso liburu atsegina ekarri digu

5 izar

Libe Hernandoren literatur debutak oso liburu atsegina ekarri digu. Bere pertsonaiekiko identifikazioa ia saihestezina da, eta bere lanak hainbat gairi buruzko hausnarketa interesgarria eskaintzen du, hala nola musika, helduarorako urratsak eta adiskidetasuna, besteak beste. Jorratutako gai nagusiak horiek badira ere, irakurketaren esperientzia aberasten duten beste elementu batzuez zipriztinduta dago kontakizun hau.

Bereziki gustatu zait flashbackak erabiltzeko modua informazioa pixkanaka eskaintzeko, irakurlearen beharren arabera.

Liburu hau Elegose irakurle taldean (@elegose@mastodon.eus) irakurri genuen, fedibertsoan, eta aitortu behar dut aukeratu genuenean ez zitzaidala deigarria egin. Hala ere, irakurtzen hasi bezain pronto, erabat harrapatu nau.

(e)k Jon Arretxe(r)en Dortokaren begirada liburuaren kritika egin du (Toure saga, #8)

Jon Arretxe: Dortokaren begirada (Paperback, Euskara language, Erein) 3 izar

Bilboko San Frantzisko izan zitekeen, baina Madrilgo Lavapiés auzoa da. Bertako apartamentu batean bizi da …

Entretenigarria, baina ez da sagako onena

3 izar

Ebidenteegia iruditu zait zentzu askotan eta horrek apur bat luzatu du irakurketa. Baina entretenigarria da eta baditu umore zipriztin batzuk interesgarriak direnak.

(e)k Jon Arretxe(r)en Ez erran deus liburuaren kritika egin du (Toure saga, #6)

Jon Arretxe: Ez erran deus (Paperback, Euskara language, Erein) 5 izar

San Frantzisko auzoko kameren arduradun berriak hamaika bider errepasatu ditu irudiak azken hilabetean; baina alferrik, …

Igande arratsaldez gozatzeko liburu on bat

5 izar

Liburu hau irakurtzen dudan bigarren aldia da (@elegose@mastodon.eus irakurle taldean irakurri genuen 2019ko apirilean). Bere momentuan, ez zen nire gustukoa izan. Hala ere, orain gure detektibe Toureren historia osoa ezagututa eta Jon Arretxeren umorea hobeto ulertuta, bigarren irakurketa askoz atseginagoa izan da. Liburu ona iruditzen zait igande arratsalderako. Frenetikoa izan daitekeena.

(e)k Rebecca Yarros(r)en Alas de sangre liburuaren kritika egin du (Empíreo, #1)

Rebecca Yarros, Graciela Romero Saldaña (itzultzailea): Alas de sangre (Hardcover, Gaztelania language, Planeta) 3 izar

Violet Sorrengail creía que se uniría al Cuadrante de los Escribas para vivir una vida …

Txarra kenduta ondo

3 izar

Entretenigarria da oro har, eta irakurketa guztiek gehiago jakiteko gogoz uzten dizute. Azken 15 kapituluetara iritsi arte. Azken 200 orrialdeak oso astunak eta desatseginak egin zaizkit kontakizunaren maitasun-triangeluagatik. Sexua deskribatzen duten kapituluak oso txarrak dira, lotsa emateraino.

Ez dut uste sagako hurrengoekin jarraituko dudanik, oraingoz behintzat.