Zortzigarren Hiria

Paperback, 156 pages

Euskara language

Published by Txalaparta.

ISBN:
978-84-10246-05-8
Copied ISBN!
4 stars (2 reviews)

Zortzigarren Hiria aintzat hartzen hasi da Eleder, eta horrek ez dauka atzera bueltarik, onerako zein txarrerako. Baina, nor ote Eleder hura? Historiak ahaztu duen berba aldakorren poeta, kobazulo mistikoko ziberprofeta, hiriaren bihotzaren irakurle eta interpretea, ondoriorik gabeko iraultza txikien itsasargia, pazientzia handiaren jazarlea, zazpi goseteen garailea, Barrio Altoko parkeko zuhaitzik zabalenaren gerizpeko predikaria... Finean, bere hitzaren bidez argikundea hedatu nahi duen abere hutsa. Bitartean, auzo ahaztuan zerbait prestatzeari ekin diote: auzokide berriak iritsi dira, geratzeko asmoz eta auzoari bizia emateko borondate osoz, eta ez Zortzigarren Hiriko denen gusturako.

Eleberri hau Simun Palsu fikziozko idazlearen trilogiako pieza bat da, gure eskuetara iristen den bigarrena, Esan gabe doa eleberriaren atzetik. Asel Luzarragak ohi duen umorea inoiz baino gehiago zukutuz, Sakau herrialdean iraultza piztu aurreko garaira garamatza, elkartzera kondenatuta dauden bi istorio tartekatuz.

1 edition

Askayalan bigarren murgiltzea, ez zait lehena bezainbeste gustatu

3 stars

Dori naiz pixka bat liburuekin (eta pelikulekin): sentsazioak gogoratzen ditut, baina istorioari buruz zertzelada gutxi. Uste dut horrek eragin didala liburu honekin: Esan gabe doa asko gustatu zitzaidan, baina agian denbora gehiegi pasa da irakurri nuenetik eta ez dut lortu istorio honetan ondo kokatzea. Agian beste saiakera bat egin behar dut, bata bestearen atzetik irakurrita.

Eta azken mezua bidali nion, azalpen gisa

5 stars

Aselekiko adiskidetasunak testuinguru berezia sor dezake liburu hau baloratzeko unean, hori ez dut ukatuko. Baina kalitate literarioak funtsezko irizpidea izaten jarraitzen du niretzat honelako liburu bat irakurtzen dudan bakoitzean: narratiba (eramaten zaituena), estiloa (beti bezain pertsonala), pertsonaien sakontasuna (aipamen berezia, zalantzarik gabe, Elederrentzat) eta obraren beste alderdi tekniko, eta ez-tekniko batzuk modu objektiboan ebaluatzen saiatu behar baita irakurle kritikoa. Puta ideiarik ez duen arren. Adibidez, ironia ia-ia protagonistetako bat dela antzeman nahi badu.

Liburua irakurtzen amaitu bezain laster, mezu batzuk bidali nizkion Aseli: "Saramagoren eragina igartzen zaizu", "Eszena batek gogora ekarri dit orain izenburua gogoratzeko gai ez naizen pelikula bat" eta, bukatzeko, "Agian zure libururik ironikoena da". Eta azken mezua bidali nion, azalpen gisa: "Ziur naiz azken horretaz". Guzti hau, bermeotarrez, noski. Izan ere, liburu honen estiloa prosa arin, bihurri eta ironikoagatik bereizten da. Esan dudan bezala, Saramago gogorarazi didana behin baino gehiagotan. Zortzigarren Hiria irakurtzen hasi bezain laster, argi …