Manttalingo alaba

Azal biguna, 80 orrialde

Euskara hizkuntza

Pamiela(e)k argitaratua.

ISBN:
978-84-9172-373-8
ISBN-a kopiatu!
5 izar (berrikuspen 1)

Hiztegirik eta gramatikarik gabe idatziko ditut poemak, atea erdi zabalik utziko dut sartu edo irten lasai egin dezazun eta geratzea erabakitzen baduzu kontatuko dizut zer ekarri zuen mareagorak eta gure zein zati eraman zuen marea beheak

irakurriko dituzun hitzak biluzik daude agian, zuk jantziko dituzu eta entzun nahi baduzu kontatuko dizut orain arte isildutakoa

zatoz paretari begira egon naiz-eta luzaroan konturatu gabe leihoaren atzean gordetzen zinela.

Edizio 1

(e)k Mikel Etxaburu(r)en Manttalingo alaba liburuaren kritika egin du

Poemen bilduma honi buruz galdetuko balidate, esango nuke bikaina dela

5 izar

Poemen bilduma honi buruz galdetuko balidate, esango nuke bikaina dela. Eta, kito, isilduko nintzateke.

Galdetzen badidate zergatik:

Liburu honetan, irakurri ditudan Mikel Etxabururen gainontzeko liburuetan bezala, hitz bakoitzak esanahi propioa hartzen duelako. Forma eta kolorea hartuz (laino artean akaso?). Liburu honetako poema bakoitza gure iraganaren parte den Saturrarango emakumeen kartzelari irekitako leihoa da, eta hobe dugu han gertatu zena ez ahaztea. Maitasuna, mina, esperantza eta irrika aurkituko dituzu orriotan. Mikelek berezko duen gizatasunetik.