Itzuli

(e)k Mikel Etxaburu(r)en Manttalingo alaba liburuaren kritika egin du

Mikel Etxaburu: Manttalingo alaba (Paperback, Euskara language, Pamiela) 5 izar

Hiztegirik eta gramatikarik gabe idatziko ditut poemak, atea erdi zabalik utziko dut sartu edo irten …

Poemen bilduma honi buruz galdetuko balidate, esango nuke bikaina dela

5 izar

Poemen bilduma honi buruz galdetuko balidate, esango nuke bikaina dela. Eta, kito, isilduko nintzateke.

Galdetzen badidate zergatik:

Liburu honetan, irakurri ditudan Mikel Etxabururen gainontzeko liburuetan bezala, hitz bakoitzak esanahi propioa hartzen duelako. Forma eta kolorea hartuz (laino artean akaso?). Liburu honetako poema bakoitza gure iraganaren parte den Saturrarango emakumeen kartzelari irekitako leihoa da, eta hobe dugu han gertatu zena ez ahaztea. Maitasuna, mina, esperantza eta irrika aurkituko dituzu orriotan. Mikelek berezko duen gizatasunetik.