Dabid erabiltzailea Mikel Etxaburu(r)en Manttalingo alaba irakurtzen hasi da

Manttalingo alaba, Mikel Etxaburu
Hiztegirik eta gramatikarik gabe idatziko ditut poemak, atea erdi zabalik utziko dut sartu edo irten lasai egin dezazun eta geratzea …
🐧 #SoftwareLibrea 🔐 #Pribatutasuna 📡 #BurujabetzaTeknologikoa 🧠 #KulturaAskea 🎒 #HezkuntzanLibrezale 📚 #Literatura 💬 #365egun 🇵🇸 #FreePalestine
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
4% osatuta! Dabid(e)k 24 liburutik 1 irakurri ditu.

Hiztegirik eta gramatikarik gabe idatziko ditut poemak, atea erdi zabalik utziko dut sartu edo irten lasai egin dezazun eta geratzea …
Libe Hernandoren literatur debutak oso liburu atsegina ekarri digu. Bere pertsonaiekiko identifikazioa ia saihestezina da, eta bere lanak hainbat gairi buruzko hausnarketa interesgarria eskaintzen du, hala nola musika, helduarorako urratsak eta adiskidetasuna, besteak beste. Jorratutako gai nagusiak horiek badira ere, irakurketaren esperientzia aberasten duten beste elementu batzuez zipriztinduta dago kontakizun hau.
Bereziki gustatu zait flashbackak erabiltzeko modua informazioa pixkanaka eskaintzeko, irakurlearen beharren arabera.
Liburu hau Elegose irakurle taldean (@elegose@mastodon.eus) irakurri genuen, fedibertsoan, eta aitortu behar dut aukeratu genuenean ez zitzaidala deigarria egin. Hala ere, irakurtzen hasi bezain pronto, erabat harrapatu nau.

Denbora da Saioa eta Mara ez dabiltzala elkarren gertuan. Lehena irakasle dabil, haur bat izan du aspaldiko bikotekidearekin, eta utzita …
Ebidenteegia iruditu zait zentzu askotan eta horrek apur bat luzatu du irakurketa. Baina entretenigarria da eta baditu umore zipriztin batzuk interesgarriak direnak.

Bilboko San Frantzisko izan zitekeen, baina Madrilgo Lavapiés auzoa da. Bertako apartamentu batean bizi da bakar-bakarrik Toure, gure sasi detektibe …
@porrumentzio nire liburu kutunenetakoa. Kutunena ez bada. ❤️

Bilboko Afrika Txikitik ihesi atera zen poliziak jazartzen zuelako; gero, Nafarroako Pirinio aldeko herri txiki batean bizi izan zen bolada …
Liburu hau irakurtzen dudan bigarren aldia da (@elegose@mastodon.eus irakurle taldean irakurri genuen 2019ko apirilean). Bere momentuan, ez zen nire gustukoa izan. Hala ere, orain gure detektibe Toureren historia osoa ezagututa eta Jon Arretxeren umorea hobeto ulertuta, bigarren irakurketa askoz atseginagoa izan da. Liburu ona iruditzen zait igande arratsalderako. Frenetikoa izan daitekeena.

San Frantzisko auzoko kameren arduradun berriak hamaika bider errepasatu ditu irudiak azken hilabetean; baina alferrik, ez dago Toureren arrastorik, desagertu …
Entretenigarria da oro har, eta irakurketa guztiek gehiago jakiteko gogoz uzten dizute. Azken 15 kapituluetara iritsi arte. Azken 200 orrialdeak oso astunak eta desatseginak egin zaizkit kontakizunaren maitasun-triangeluagatik. Sexua deskribatzen duten kapituluak oso txarrak dira, lotsa emateraino.
Ez dut uste sagako hurrengoekin jarraituko dudanik, oraingoz behintzat.

Violet Sorrengail creía que se uniría al Cuadrante de los Escribas para vivir una vida tranquila, sin embargo, por órdenes …

San Frantziskoko Afrika Txikia da berriz ere gure igarle-detektibearen ibileren lekuko. Aurreko bere bizimodu hondatua konpontzeko asmoz, bere betiko harremanak …
Ba hori, ezin dela gauza askorik esan spoilerrik egin gabe, baina asko gustatu zait eta asko disfrutatu dut Gabo hau. Liburu honek erakusten du idazle aparta izan zela, azken momentura arte. Bere itzala oso luzea delako.