Itzuli

(e)k Iñaki Petxarroman Gutierrez(r)en Lehendakariaren alaba liburuaren kritika egin du

Iñaki Petxarroman Gutierrez: Lehendakariaren alaba (Euskara language, Elkar) 4 izar

2026an hasi eta 2040 arte, arrapaladan eramango zaituen thriller azkar bat duzu esku artean, Euskal …

#LehendakariarenAlaba-k ez nau erabat asebete

3 izar

Liburuak distopia baten aurrean kokatzen gaitu, eta distopia hori termino materialetan bideragarria izateaz gain, etorkizun ez hain urrun batean gauzatu zitekeen. Behintzat, maila batetan, ez da horren eroa. Klima-aldaketak eragindako triskantzak eta faxismoaren gorakadak osatzen dute lan honen oinarria. Hori da idazleak ezarri duen orekaren ertzetako bat, bestea (ETA Berria deitu duena), thriller-ak berezkoak dituen suspentzea eta intriga ez zapuztearren ez ditut aipatuko (oso erraza delako izorraki batekin topo egitea).

Hala ere, onartu behar dut ez zaidala sinesgarria iruditu. Ideiaren berezko potentziala ulertzeko gai naizen arren, ez du lortu nire arreta osoa harrapatzea. Bereziki Malenen eta EH Bilduren kontakizunak. Agian kronika- edo memoria-egituragatik, ez nau erabat asebete. Ebidenteegiak izan daitezken elementuak aurkitu ditut, beti ere, nire iritzi apalean. Eta bai, historia errepikatzen dela esaten dugu sarritan, baina...

Amaierari dagokionez, ordea, interesgarria iruditu zait nola marraztu dituen ama-alabaren arteko giza harremanak eta nola itxi duen zirkulua.