Erabiltzailearen profila

Dabid

desertorea@paperjale.eus

duela 2 urte, 8 hilabete(e)an batu zen

🐧 #SoftwareLibrea 🔐 #Pribatutasuna 📡 #BurujabetzaTeknologikoa 🧠 #KulturaAskea 🎒 #HezkuntzanLibrezale 📚 #Literatura 💬 #365egun 🇵🇸 #FreePalestine

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Dabid(r)en liburuak

Irakurtzeko (94 guztiak ikusi)

Irakurtzeari utzita (9 guztiak ikusi)

2025 urteko irakurketa-helburua

66% osatuta! Dabid(e)k 12 liburutik 8 irakurri ditu.

(e)k Alfonso Zapico(r)en La balada del norte 2 liburuaren kritika egin du (La balada del norte, #2)

Alfonso Zapico: La balada del norte 2 (GraphicNovel, Gaztelania language, 2017, Astiberri) 4 izar

Oviedo, 1934. Una huelga general revolucionaria estalla la noche del 5 de octubre y sume …

Liburu hau deserosoa da

5 izar

Deserosoa da pertsona asko kontraesanen aurrean jartzen dituelako, eta horiek ere iraultza batean kudeatu behar direlako. Batzuetan ogia ez da ona izaten, eta beste batzuetan arrosek arantza gehiegi izaten dituzte.

Bigarren liburuki honek 34ko bi asteetan zehar, batez ere Oviedon, gertatu zenaren berri ematen digu. Poliziaz eta armadaz betetako kaleetan paseatzen gaitu milizianoekin batera, armategi baten erasoa nolakoa den irudikatzen uzten digu, baita iraultzaren alde aspergarria ere... Eta alde itsusia: desertzioak, kontraesanak, ez jakitea, ez ulertzea...

Deserosoa da batzuetan gauzak idealizatzeko joera dugulako.

(e)k Carlos Hernández(r)en La lista de Orwell liburuaren kritika egin du

Carlos Hernández: La lista de Orwell (Hardcover, Gaztelania language) 4 izar

George Orwell fue un escritor polémico y contradictorio. Sin duda, su literatura desacreditó implacablemente los …

Biografia interesgarria

4 izar

Komiki formatudun Orwellen biografia oso interesgarria. Gainera, sorkuntza-prozesuaren zati bat ere kontuan hartzen du istorioa kontatzeko orduan. Orwellek bizi izan zuen testuinguru sozial eta politikoa erakusten du, zuriaren eta beltzaren artean dagoen grisen eskala azalduz.

Interesgarria iruditu zait, baina pertsonaietako bat klixe samarra iruditu zait.

(e)k Xabier Etxeberria(r)en Artxipelagoa liburuaren kritika egin du

Xabier Etxeberria, Martin Etxeberria Garro, Alex Sanvi (ilustratzailea): Artxipelagoa (Hardcover, Euskara language, 2023, Elkar) 5 izar

Etorkizun ez oso urrun batean, aldaketa klimatikoak ekarritako hondamendiaren ondoren, Euskal Herri gehiena urpean dago, …

Podcastak bezainbeste harrapatu nau

5 izar

Agian ez da podcasta bezain konplexua, gazteengana heltzeko asmoa baitu, eta erritmo biziagokoa baita, baina ikaragarri gustatu zait Jare eta konpainiarekin berriz aurkitzea eta komiki formatuan irakurtzea. Podcasta zure gustukoa izan bazen, uste dut komiki hau ere gozatuko duzula. Gauza txar bakarra aurkitu diot: laburregia dela!

Artxipelagoaren lehen denboraldia hartzen du oinarritzat, beraz, bigarrenaren zain!!!

(e)k King, Stephen(duplicate)(r)en Fin de guardia liburuaren kritika egin du (Trilogía Bill Hodges, #3)

King, Stephen(duplicate), Carlos Milla Soler (Itzultzailea): Fin de guardia (Paperback, Gaztelania language) 4 izar

Fin de guardia es el espectacular final de la «Trilogía Bill Hodges» que comenzó con …

Liburua gustatu zait, baina kasu honetan badu bainaren bat...

4 izar

Oso irakurketa interesgarria egiten du Estatu Batuetako suizidioen gaiari buruz, eta niri, behintzat, zer pentsatua eman dit. Trilogia oso ondo ixten du eta ate bat irekitzen dio Hollyren (horregatik idatzi du aurten beste bat) eta Jeromeren etorkizunari. Hala ere, honen amaierak ez nau erabat konbentzitzen. Txarra da? Ez, ez da txarra. Baina hobea izan liteke. Eta hobeto egiten daki (nahiz eta okerrago egiten ere badakien). Eta osagai guztiak zituen amaiera borobilagoa izan zedin. Baina kontuan hartuta, aurreko bietan ez bezala, hirugarren liburu honetan elementu paranormalek indarra hartzen dutela, askoz okerragoa izan zitekeen. 🤭

Merezi du trilogia irakurtzea, eta erakusten du SK polizia-thriller idazle beldurgarria dela (zentzurik onenean?). Gehiago idatzi nahi nuke, baina spoilerra litzateke, beraz zuen esku.

(e)k King, Stephen(duplicate)(r)en Quien pierde paga liburuaren kritika egin du (Trilogía Bill Hodges, #2)

King, Stephen(duplicate), Carlos Milla Soler (Itzultzailea): Quien pierde paga (Paperback, Gaztelania language, DEBOLSILLO) 5 izar

Protagonizada por el mismo trío dispar de héroes que Stephen King nos presentó en Mr. …

Trilogiaren lehen atala bezainbeste gustatu zait, agian gehiago

5 izar

Trilogiaren lehen atala bezainbeste gustatu zait, agian gehiago. Eleberriaren egitura, bi garaitan kontatutako hasiera horrekin, erakargarriagoa iruditzen zaidalako. Pertsonaiak, ohi bezala, izugarriak dira eta, gainera, SKren obsesioetako bati buruz hitz egiten digu: idazle eta pertsonaia gogokoenekin obsesionatzen diren irakurleak. “Misery”-n bezala, baina oso modu ezberdinean.

Badira Estatu Batuetako literaturako aipamen asko asko asko asko asko. Nire bi liburu kutunenak barne: "To Kill a Mockingbird", Harper Leerena, eta "The Grapes of Wrath", John Steinbeckena ("The Grapes of Wrath" liburuaren spoiler izugarria dagoela ohartarazten dizuet). Baina literatura estatubatuarreko beste pertsonaia handi batzuen zeharkako eragina ere aurkitu dut: Holden Caulfield ("The Catcher in the Rye", J. D. Salinger), Tom Sawyer ("The Adventures of Tom Sawyer", Mark Twain), Huckleberry Finn ("Huckleberry Finn", Mark Twin) edo Richard Hickock eta Perry Smith ("In Cold Blood", Truman Capote). Den denak itzelak!

Tira, liburu ona da, amaiera onekoa. Eta erreferentzia horiek guztiak ezagutzen badituzu, uste dut are gehiago …

(e)k King, Stephen(duplicate)(r)en Mr. Mercedes liburuaren kritika egin du (Trilogía Bill Hodges, #1)

King, Stephen(duplicate), Carlos Milla Soler (Itzultzailea): Mr. Mercedes (Paperback, Gaztelania language, DEBOLSILLO) 4 izar

Mr. Mercedes, primera novela de la «Trilogía Bill Hodges», es la historia de una guerra …

Egia esan, uste baino gehiago gustatu zait

4 izar

Aspalditik nuen liburu hau armairuan irakurri gabe, eta Stephen Kingen hurrengo liburua liburu honetako pertsonaietako bati buruzkoa dela ikusi nuenean, irakurtzen hasi nintzen. Ez da SKren formatua, baina, egia esan, thriller gisa oso ondo funtzionatzen du. Formatu horretan eroso sentitzen diren beste idazle batzuk bezain ondo. SKren idazkera nabaritzen da, batez ere kontatzeko moduan eta pertsonaien sakontasunean (nire ustez, idazle gisa dituen indarguneetako bi). Gustatzen zaizkidan SKren liburu guztietan esaten dudan bezala: liburu honen amaiera ez da txarra. 🤣

Gainontzeko biekin jarraituko dut.