Itzuli

(e)k Ramón Saizarbitoria(r)en Bihotz bi liburuaren kritika egin du

Ramón Saizarbitoria: Bihotz bi (Paperback, Euskara language, Erein) 5 izar

Eta horra nola idazten duen komikoki, samur, zoragarri maiz, huskeria eta zer horiez guztiez. Exagerazioa …

Gertatzen ez dena dut gogokoen

5 izar

Liburu honek hiru istorio ditu: batetik, senar baten eta emaztearen arteko liskarrak; bestetik, tabernako gerrari buruzko zertzeladak eta gogoetak; eta, azkenik, beste emakume batekin izandako harreman berri eta kitzikagarria. Uste dut hirurak oso onak direla eta horietako bi, gainera, oso biribilak, amaiera barne.

Baina bada beste laugarren istorio bat, hain agerikoa ez dena, eta oharkabean pasa daitekeena. Ondo begiratzen ez bada, lehenengoaren zati bat dela dirudielako: emaztearenganako proiekzioa. Hau da, gertatzen ez dena, hain zuzen ere. Baina, hala ere, pertsonaia nagusiak gertatu izan balitz bezala pentsatzen, sentitzen eta hausnartzen duena. Berdin zait ez ote den gertatzen beldurragatik, egunerokotasunagatik, burugogorkeriagatik edo zakila neurtzeagatik. Hori da, nire iritziz, liburuan pisurik handiena duena eta giza sentimenak ulertzeko eta haiekin jolasteko idazleak duen gaitasuna erakusten duena. Izan ere, era batera edo bestera, proiekzioek egiten gaituzte. Agian errealitateak bezainbeste.

Bada, liburu honen kasuan proiekzio horiek dira, nire uste apalean, Saizarbitoriaren sentiberatasun berezia erakusten dutenak.