Erabiltzailearen profila

Dabid

desertorea@paperjale.eus

duela 2 urte, 8 hilabete(e)an batu zen

🐧 #SoftwareLibrea 🔐 #Pribatutasuna 📡 #BurujabetzaTeknologikoa 🧠 #KulturaAskea 🎒 #HezkuntzanLibrezale 📚 #Literatura 💬 #365egun 🇵🇸 #FreePalestine

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Dabid(r)en liburuak

Irakurtzeko (94 guztiak ikusi)

Irakurtzeari utzita (9 guztiak ikusi)

2025 urteko irakurketa-helburua

66% osatuta! Dabid(e)k 12 liburutik 8 irakurri ditu.

(e)k Alfonso Zapico(r)en La balada del norte 1 liburuaren kritika egin du (La balada del norte, #1)

Alfonso Zapico: La balada del norte 1 (GraphicNovel, Gaztelania language, 2015, Astiberri) 5 izar

Madrid, 1933. Tristán Valdivia, periodista sin periódico, editor sin éxito y amante sin ilusión, abandona …

Gainerakoak irakurtzen jarraituko dut

5 izar

La balada del norte lanaren lehen liburuki hau, 34ko Asturiasko iraultzaren aurrekariak azaltzen duena, ikaragarri ona da. Lehen binetatik harrapatu nau eta asko gozatu dut irakurketa.

33ko urtean hasten da eta iraultza hasten den egunera arte doa, hau da, 34ko urriaren 5era arte. Oso pertsonaia gutxirekin (gaiaren konplexutasuna kontuan hartuta harrigarria dena), lan baldintza penagarriak dituzten meategietan ez ezik, meatzarien eta haien familien etxeetan ere barneratzen gaitu. Baita komunitatearekiko harremanean ere. Pertsonaiek beren burua antzezteaz gain, kolektibo bat ordezkatzen dute kontakizunean, nolabait esatearren (Apoloniok meatzariak, Markesak aristokrazia...). Eta Alfonso Zapicoren ideiak sumatu badaitezke ere, esango nuke ez dituela pertsonaiak epaitzen. Laburbilduz, oinarriak jartzen ditu iraultza zein unetan eta zergatik hasten den uler dezagun.

Irakurtzen baduzu, seigarren kapituluan, isiltasuna entzungo duzu.

(e)k Ágota Kristóf(r)en Koaderno Handia liburuaren kritika egin du

Ágota Kristóf, Eskarne Mujika Gallastegi (itzultzailea): Koaderno Handia (Paperback, Euskara language, 2022) 5 izar

Ikasketa-prozesu baten lekuko egiten gaitu Koaderno Handiak. Pertsonaia nagusien, bi anaia bikien, ikasketa-prozesua da. Hirurogeita …

Liburu hau, gerraren aurpegirik mingotsena eta gizartearen miseriarik miserableena erakusten digun maisulana da

5 izar

Liburu hau, gerraren aurpegirik mingotsena eta gizartearen miseriarik miserableena erakusten digun maisulana da. Beste aukerarik gabe mundu berri bati aurre egiteko indartsu bihurtu behar duten ume biziraule biren istorioa. Gordina. Oso gordina. Oso oso gordina. Eta ez, ez da imajinatzen duzun modukoa.

Eszenak oso krudelak eta benetan grafikoak dira, eta, hala ere, edonori gomendatuko nioke liburu hau irakurtzea. Idazleak ahalegin berezia egiten du bi umeren idazkera antzezteko eta baita lortu ere, ume horiek oso azkarrak izan arren, ume izaten jarraitzen dutelako. Hori dela eta, kapilauak benetan laburrak izateaz lagunduta, ez dakigu noiz utzi behar diogun irakurtzeari (beste kapitulu bat baino ez).

Ez dauka zer ikusirik, ezta antzik ere, baina ezinezkoa izan zait hau irakurtzea Primo Levi gogoan izan gabe.

Irakurri ez baduzue, liburu honi ekin. Eskertuko didazue gomendioa.

(e)k J. R. R. Tolkien(r)en El Retorno del Rey liburuaren kritika egin du (El Señor de los Anillos, #3)

J. R. R. Tolkien, Luis Domènech (itzultzailea), Matilde Horne (itzultzailea): El Retorno del Rey (Hardcover, Gaztelania language, 2022) 5 izar

La tercera entrega de la trilogía El Señor de los Anillos.

Los ejércitos del Señor …

Eraztunen Janaunaren zale bihurtu naizela aitortzen dut publikoki

5 izar

Gaztetan fantasia ez zen nire arreta deitzen zuen genero literarioetako bat, eta Eraztunen Jauna, beti heroiaren bidaiarekin lotua, ez zuen nire jakin-mina piztu. Hala ere, badira urte gutxi batzuk fantasia eta zientzia fikzio gehiago irakurtzen hasi naizela eta, oporraldi hau hobbitekin batera pasatu dut. Nahiz eta, hasieran beldur pixka bat ematen zidan gazteentzako zuzenduak izango ote ziren, orain esan dezaket edonork irakurtzeko modukoak direla.

Are gehiago, Eraztunen Janaunaren zale bihurtu naizela aitortzen dut publikoki. 😊

Istorio honi buruz ezer gutxi dago esaterik, dagoeneko esan ez denik. Besterik gabe esan dezaket nire pasarterik gogokoenetako bat Ella-Larañarena dela. Pertsonaiarik onenak eta, nire ustez, landuenak eraztunaren boterearen aurrean ahultzen direnak dira (Boromir, Frodo eta Gollum bereziki). Gollum pertsonaia bikaina iruditzen zait eta Boromir oso sinesgarria. Nahiz eta, esan gabe doa, Sam dela denen artean maitagarriena. Baina are gehiago gustatuko litzaidake "nagusi" hitza erabiltzeari utziko balio. 😤

Azken finean, gauza txar bakarra aurkitu dut: …

(e)k J. R. R. Tolkien(r)en El Hobbit liburuaren kritika egin du

J. R. R. Tolkien, Manuel Figueroa (itzultzailea): El Hobbit (Hardcover, Gaztelania language, 2022, Minotauro) 4 izar

Un libro excelente para introducirse en el mundo de la fantasía.

Smaug parecía profundamente dormido …

Argi-itzalak ditu (argiak istorioan eta kosmobisioan eta itzalak berauek narratzeko orduan)

4 izar

Liburu hau irakurtzea oso oso erraza da, eta kontatzen digun istorioa interesgarria eta entretenigarria da. Tolkienek liburuan zehar erakusten duen umorea ere asko gustatu zait. Zentzu honetan 5 izar menago nizkioke. Libururako sortzen duen mitologia, alfabeto oso bat barne, izugarria iruditzen zait eta oso erraza da barneratzeko eta ulertzeko, benetan aberatsak izateaz gain.

Baina hori esanda, nire ustez, liburua nerabeek irakur dezaten pentsatuta dago (Interneten irakurri dudanaren arabera, beren seme-alabentzat idatzi ei zuen), eta, agian, hori da irakurketan gutxien gustatu zaidana: hitzak eta ekintzak aurrezten saiatzen den narratzeko modua. Hau da, kontatzen duena ulertzeko mesedetan irakurketa laburragoa eta errazagoa egitea, gauza batzuk uzten dituelako (hala egingo duela aipatuz) kontatu gabe. Horri gehitu behar zaio pixka bat laua iruditu zaidala. Azken honekin esan nahi dut tentsio momentuak egon badaudela eta nabarmenak direla uste badut ere, narratzeko moduak ez diola irakurketari tentsiorik eransten eta erabaki horretan ñabardura asko galtzen direla uste dudala …

(e)k Anjel Lertxundi(r)en Ihes betea liburuaren kritika egin du

Anjel Lertxundi: Ihes betea (Paperback, Euskara language, 2018, Alberdania) 5 izar

Warner gazte hitlerzale bat da gerra aurreko Alemania nazian. Sekretu handi bat gordetzen dute bere …

Agian aurten irakurri dudan libururik onena da

5 izar

Agian aurten irakurri dudan libururik onena da.

Pertsonaia nagusiaren sakontasuna gustatu zait. Hasieran, harenganako gorrotoa sentiarazten zidalako (eszena bat dago, nazka sentitzeko bezain ongi idatzita). Bigarren zatian, nazi batengatik pena izatea lortu duelako. Eta amaitzeko, liburuaren hirugarren zatian, hunkitu egin nauelako.

Esan beharra dago Anjel Lertxundik oso ondo idazten duela.

#IhesBetea irakurtzea gomendatzen dizuet, agian Elegoseko abuztuko irakurketa izango da, baina ezin izan diot tentaldiari eutsi eta arinago irakurri dut. Lehen paragrafoa irakurtzeko ireki nuen, eta konturatu orduko, bukatu da.