Asier Iturralde Sarasola mikelgs erabiltzailearen egoerari erantzun diot
@mikelgs Desberdinak dira. Gogoratzen dudanagatik liburu zaharra Eva Forestek ekintzaren egileekin egindako elkarrizketa oso luzea da. Egañaren liburuan baino askoz xehetasun gehiago daude. Orain jakin dudanez horietako batzuk polizia nahasteko jarri zituzten. Hala ere, aspaldi irakurri nuen eta gertaera sekuentziaren ordena orokorraz bakarrik gogoratzen nintzen. Liburu berrian gertaeren laburpena egiten da, baina baita testuinguruan jarri, izan zuen eragin kulturala aztertu, geroztik sortutako konspirazio teoriak ere aipatzen dira... Nik Egañarena irakurriko nuke, eta interesgarria irudituz gero jatorrizkoa ondoren.













