Astroen gurutzaketa
Polonia eta Txekiaren arteko mugatik gertu, mendialdean erdi-isolatuta bizi den adineko emakumea da nobela honetako protagonista eta, esango nuke, nobelaren zutabe nagusia ere bera dela. Tokarczukek oso erraz bereizteko moduko ezaugarriak dauzkan pertsonaia sortu zuen lan honetan: astrologiarekin obsesionatua, ehiztarien etsai amorratua, bakartia, gauzak izendatzeko modu oso partikularra duena… Bizi den inguruan ehiztariak hilda agertzen hasten direnean abiatzen da thriller atipiko hau (izan ere, beharbada egokiagoa litzateke esatea thrillerraren osagaiak dauzkan pertsonaia-esplorazioa dela). William Blakeren testuz lagundua, heriotzaren dimentsio ugariez hitz egiten digun liburua dela iruditu zait. Bai norberaren heriotzaz (bizitzako azken urteetan daude pertsonaietako asko, izan ere), bai beste izakiak hiltzeko zilegitasunaz (pertsonen hilketak, animalienak), baina baita bizi garen inguruaren heriotzaz ere (bizi den herrixkaren desagerpenaz eta giza zibilizazioaren amaieraz behin baino gehiagotan egiten du gogoeta protagonistak). Eta gai horiek ukitu arren, umorez beteriko liburua da, sarritan atera dit irribarrea. Eskertzekoa, bide batez, mimo handiz egindako itzulpena, Amaia Apalauza …
Polonia eta Txekiaren arteko mugatik gertu, mendialdean erdi-isolatuta bizi den adineko emakumea da nobela honetako protagonista eta, esango nuke, nobelaren zutabe nagusia ere bera dela. Tokarczukek oso erraz bereizteko moduko ezaugarriak dauzkan pertsonaia sortu zuen lan honetan: astrologiarekin obsesionatua, ehiztarien etsai amorratua, bakartia, gauzak izendatzeko modu oso partikularra duena… Bizi den inguruan ehiztariak hilda agertzen hasten direnean abiatzen da thriller atipiko hau (izan ere, beharbada egokiagoa litzateke esatea thrillerraren osagaiak dauzkan pertsonaia-esplorazioa dela). William Blakeren testuz lagundua, heriotzaren dimentsio ugariez hitz egiten digun liburua dela iruditu zait. Bai norberaren heriotzaz (bizitzako azken urteetan daude pertsonaietako asko, izan ere), bai beste izakiak hiltzeko zilegitasunaz (pertsonen hilketak, animalienak), baina baita bizi garen inguruaren heriotzaz ere (bizi den herrixkaren desagerpenaz eta giza zibilizazioaren amaieraz behin baino gehiagotan egiten du gogoeta protagonistak). Eta gai horiek ukitu arren, umorez beteriko liburua da, sarritan atera dit irribarrea. Eskertzekoa, bide batez, mimo handiz egindako itzulpena, Amaia Apalauza Olloren eta Sonia Kolaczeken elkarlanaren fruitu: euskarazko originala balitz bezala irakurtzen da (euskarazko original batzuk baino errazago ez esatearren).