Asier Iturralde Sarasola (e)k Damien Dekarz(r)en El bosque comestible liburuaren kritika egin du
Naturan inspiratutako gida
5 izar
Baserri ondoan utzita zegoen sail bat fruta arboladi bihurtzen ari naizenez oso interesgarria iruditu zait eta aurrerantzean ere eskura izango dut erreferentzia bezala. Baso jangarrien inguruko gai asko ukitzen dituenez ez du gehiegi sakontzen bakoitzean. Hala ere, bibliografia hautatua dakar gehiago ikasi nahi duenarentzat. Naturako basoetatik eta basoaren mugetako sailetatik ikasteko gonbita egiten du eta oso urrun dago jardinetatik. Argazkietako belar luzea ikusi besterik ez dago.