Erabiltzailearen profila

Asier Iturralde Sarasola

aldatsa@paperjale.eus

duela 2 urte, 7 hilabete(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Asier Iturralde Sarasola(r)en liburuak

Irakurtzeko (18 guztiak ikusi)

Orain irakurtzen (8 guztiak ikusi)

(e)k Jon Arretxe(r)en Musker amarruak liburuaren kritika egin du (Toure saga, #10)

Jon Arretxe: Musker amarruak (Paperback, Euskara language, Erein) 4 izar

Tourek atzean utzi du Bilbo, eta zoriak Las Palmasera eraman du, helburu bakarrarekin: bizirik irautea. …

Beti da plazera Toureren abenturak irakurtzea

4 izar

Jon Arretxek ez du huts egiten. Behar bada sagako libururik umoretsuena zela esan zuen aurkezpenean. Nik Pirineoetan kokatutakoarekin barre gehiago egin nuen, baina Toureren istorioen ohiko osagaiak dauzka: pertsonaia eta egoera xelebreak, akzioa, mendekua, kritika soziala... Gomendagarria, sail osoa bezala. #IrakurtzekoDA

(e)k Mariano Izeta Elizalde(r)en Dirua galgarri liburuaren kritika egin du

Mariano Izeta Elizalde: Dirua galgarri (Paperback, Basque language, Baztango Udala) 4 izar

Euskal nobela beltzaren aitzindarietako bat

4 izar

Euskarazko lehen eta bigarren eleberri beltz/poliziakoak izanik, ezin dut saihestu duela gutxi irakurri dudan Hamabost egun Urgainenekin konparatzea. Loidi Bizkarrondoren liburua landa inguruneko herri txiki batean kokatua dago eta idazkerak nabarmen deitzen du atentzioa, nolabait esateko ahozko kontakizun tradizionaletatik gertukoa iruditu zitzaidalako. Izetaren liburuak lehen begiratuan modernoagoa dirudi: Parisen kokatua, baztandar hizkera ederrean idatzia, baina kontatzeko modua gaur egungo idatzizkotik gertuagokoa. Biak dira gizonen nobelak: emakumezkoek erabat bigarren mailako protagonismoa dute. Hala ere, Dirua galgarri okerrago zahartu dela iruditu zait, batez ere duen kutsu moralistagatik. Edozein kasutan, euskarazko nobela beltz eta polizia eleberrien historia ezagutzeko irakurri beharrekoak biak ala biak. #IrakurtzekoaDA

erabiltzailea Mariano Izeta Elizalde(r)en Dirua galgarri irakurtzen hasi da

Mariano Izeta Elizalde: Dirua galgarri (Paperback, Basque language, Baztango Udala) 4 izar

Aurten @elegose@mastodon.eus irakurle taldean euskarazko lehen nobela beltza irakurri genuen: #HamabostEgunUrgainen. Orain #DiruaGalgarri daukat esku artean, bigarrena, Baztango Udalak 2015ean berrargitaratutako edizioan. Jatorrizkoa Auspoan argitaratu izana bitxia da, bertsolaritzan eta herri-literaturan espezializatutako argitaletxea izanda, baina suposatzen dut 1962an ez zegoela aukera handirik. #IrakurtzekoDA

(e)k Juan Luis Landa(r)en Irati liburuaren kritika egin du (Irati, #1-3)

Juan Luis Landa, Joxean Muñoz: Irati (Hardcover, Euskara language, 2023, Erein) 5 izar

Komiki epikoa

5 izar

#Irati filma izugarri gustatu zitzaidan eta jatorrizko komikia ez da atzera geratzen. Istorioa desberdina da, pertsonaia asko berdinak diren arren. Filma ikusitakoan ez nuen komikiaren berri eta liburua amaitutakoan jakin dut laugarren atal bat dagoela. Ze ona! xabiroi.eus/eu/irati #IrakurtzekoDA

(e)k Arthur Conan Doyle(r)en Brasilgo katua liburuaren kritika egin du (Mikoleta bilduma)

Arthur Conan Doyle: Brasilgo katua (Paperback, 1996, Desclée De Brouwer) 4 izar

Lehenengo A maila, 1. perfila. Liburu honetan Sir Arthur Conan Doyle-ren beldurrezko bi ipuin dauzkazu. …

Conan Doyleren misteriozko bi ipuin ilun

4 izar

Gasteizko Re-read bigarren eskuko liburu dendan ikusi nuenean atentzioa deitu zidan. Arthur Conan Doyleren idazlearen lan dexente irakurriak ditut: Sherlock Holmesen abentura osoak, The lost world... Hala ere, ez nituen ezagutzen liburutxo honetan bildutako bi istorio laburrak: Brasilgo katua eta Lady Sannox-en kasua. Biak oso interesgarriak iruditu zaizkit, suspentsea mantentzen dute ezusteko amaiera arte. Euskaltegiko ikasleentzat prestatutako edizioa da, amaieran ariketa eta guzti, eta itzulpenean nabaritzen da. Dena den, gomendagarria. #PaperjaleZozketa