#Irati filma izugarri gustatu zitzaidan eta jatorrizko komikia ez da atzera geratzen. Istorioa desberdina da, pertsonaia asko berdinak diren arren. Filma ikusitakoan ez nuen komikiaren berri eta liburua amaitutakoan jakin dut laugarren atal bat dagoela. Ze ona! xabiroi.eus/eu/irati #IrakurtzekoDA
Kritikak eta Iruzkinak
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Asier Iturralde Sarasola (e)k Juan Luis Landa(r)en Irati liburuaren kritika egin du (Irati, #1-3)
Asier Iturralde Sarasola erabiltzailea Juan Luis Landa(r)en Irati irakurtzen hasi da (Irati, #1-3)
#Irati filma asko gustatu zitzaidan, baina zineman ikusi nuenean ez nekien komiki batean oinarritua zegoenik. Orain esku artean daukat eta itxura bikaina du! #IrakurtzekoDA
Asier Iturralde Sarasola (e)k Arthur Conan Doyle(r)en Brasilgo katua liburuaren kritika egin du (Mikoleta bilduma)
Conan Doyleren misteriozko bi ipuin ilun
4 izar
Gasteizko Re-read bigarren eskuko liburu dendan ikusi nuenean atentzioa deitu zidan. Arthur Conan Doyleren idazlearen lan dexente irakurriak ditut: Sherlock Holmesen abentura osoak, The lost world... Hala ere, ez nituen ezagutzen liburutxo honetan bildutako bi istorio laburrak: Brasilgo katua eta Lady Sannox-en kasua. Biak oso interesgarriak iruditu zaizkit, suspentsea mantentzen dute ezusteko amaiera arte. Euskaltegiko ikasleentzat prestatutako edizioa da, amaieran ariketa eta guzti, eta itzulpenean nabaritzen da. Dena den, gomendagarria. #PaperjaleZozketa
Asier Iturralde Sarasola (e)k Arantxa Urretabizkaia Bejarano(r)en Azken etxea liburuaren kritika egin du
Etxera bidean
4 izar
Hasieratik harrapatu nau zelatariak, emakume ilegorriak eta txanodunak osatutako triangelu misteriotsuak. Aurrera egin ahala Bordelen eta Parisen espero ez nituen bideak hartu ditu istorioak eta gustura irakurri dut #AzkenEtxea.
Asier Iturralde Sarasola erabiltzailea Arantxa Urretabizkaia Bejarano(r)en Azken etxea irakurtzen hasi da
Arantxa Urretabizkaiaren liburu bakarra irakurri dut orain arte: "Zergatik, panpox". Aspaldian gainera, eta ez naiz askorik gogoratzen. Ea ba @elegose@mastodon.eus irakurle taldean azaroan irakurriko dugun #AzkenEtxea zer moduzkoa den!
Asier Iturralde Sarasola (e)k Iñaki Irasizabal Izagirre(r)en Arrakastaren aparrak liburuaren kritika egin du
Asier Iturralde Sarasola erabiltzailea Iñaki Irasizabal Izagirre(r)en Arrakastaren aparrak irakurtzen hasi da
Asier Iturralde Sarasola (e)k Chelsea Manning(r)en Readme.txt liburuaren kritika egin du
Filtrazioak eta horien ondorioak baino askoz gehiago
5 izar
Chelsea Manning ezaguna da Wikileaks-i filtratu zizkiolako Afganistan eta Irakeko gerretan AEBek egindakoak azaleratzen dituzten milaka dokumentu. Horren ondorioz kartzela eta isolamendua pairatu behar izan zituen. Hala ere, liburu honetan hori baino askoz gehiago kontatzen du: haurtzaro zaila, familia desegituratua, gurasoen alkoholismoa, gaztetan kalean bizi zenekoa, queer giroko ibilerak, egoera zailean zegoenean militarrekin bat egitea, Irakeko gerrako kontuak, emakume sentitzea eta trantsizioa... Oso irakurketa interesgarria.
Asier Iturralde Sarasola (e)k Xabier Mendiguren Elizegi(r)en Oso latza izan da liburuaren kritika egin du
Oso latza, baina kontatu beharrekoa
5 izar
Urte asko igaro arren estatuen indarkeriaren biktimek errekonozimendurik gabe jarraitzen dute kasu gehienetan. Kontatzen duenagatik liburu gogorra da, baina guztiz beharrezkoa eta modu eder batean idatzia. #OsoLatzaIzanDa
Asier Iturralde Sarasola (e)k Fernando Rey Escalera (itzultzailea)(r)en Infinitua ihi batean liburuaren kritika egin du
Dosi txikitan gozatu dudan liburua
5 izar
Liburuei buruzko liburu hau martxoan hasi nuen. Geroztik, egun batzuetan ataltxo bat irakurri dut, beste batzuetan bi edo hiru. Liburu hau ireki gabeko egunak ere ez dira gutxi izan. Bitarte horretan liburu mordo batekin jarri dizkiot adarrak. Ez dut uste Irene Vallejori gaizki irudituko litzaiokenik, paperjale amorratua dela argi geratu baitzait.
Asier Iturralde Sarasola (e)k Andrea Camilleri(r)en Gauaren usaina liburuaren kritika egin du
Montalbanoren liburu gehiago irakurri nahi ditut
5 izar
Irakurri dudan Andrea Camilleriren lehen liburua izan da #GauarenUsaina eta aurrekoan Anjel Lertxundiri buruz esan nuen bezala, gehiago irakurtzeko gogoarekin geratu naiz. Euskaraz Montalbano komisarioaren beste bi eleberri omen daude, biak Igelak argitaratuak: * Uraren forma (La forma dell'acqua), Ander Irizarrek itzulia 2012an. Saileko lehen liburua. www.igela.eus/liburua/uraren-forma/ * Hilabete bat Montalbanorekin (Un mese con Montalbano), Fernando Reyk itzulia 2011an. Ipuin bilduma www.igela.eus/liburua/hilabete-bat-montalbanorekin/
Bestalde, @Alexek bezala nik ere #GauarenUsainaren telebistarako egokitzapena ikusi dut eta iruzkin bikain honetan esaten dituenekin oso bat nator. Paperjalen ikusi dudan iruzkin onena da: paperjale.eus/user/Alex/review/13594/s/gauaren-usaina-hainbat-bitxikeria#anchor-13594
Telesaila RTVE Play-n aurkitu dezakezue. Nire gomendioa, italierazko jatorrizko audioa gaztelerazko azpitituluekin ikustea: www.rtve.es/play/videos/el-comisario-montalbano/olor-noche/6655829/
Asier Iturralde Sarasola erabiltzailea Andrea Camilleri(r)en Gauaren usaina irakurtzen hasi da
Montalbano detektibearen eleberriei buruz gauza on asko entzun ditut eta banuen gogoa bere liburu bati ekiteko! #GauarenUsaina @elegose@mastodon.eus
Asier Iturralde Sarasola (e)k Maurice Leblanc(r)en Arsène Lupin contre Herlock Sholmès. liburuaren kritika egin du (Le livre depoche, #999)
Duelu entretenigarria (nire frantses maila eskasa bada ere)
5 izar
Duela urte asko ingeles dexente ikasi nuen Sherlock Holmesen abenturak irakurtzen. Frantsesari Lupinekin ekin diot. Orduan hiztegi batekin moldatu nintzen, orain gaztelerazko itzulpena izan dut lagun, oso oinarrizko maila baitut. Hala ere, Sherlock detektibearen eta Lupin lapur gentlemanaren dueluarekin gozatu dut, eta amaieran hasieran baino zertxobait gehiago ulertzen nuela iruditu zait. Ez da izango frantsesez irakurtzen dudan Lupinen azken abentura izango!
Asier Iturralde Sarasola (e)k Anjel Lertxundi(r)en Ihes betea liburuaren kritika egin du
Anjel Lertxundiren liburu gehiago irakurri behar ditut
5 izar
Kritikaren izenburuarekin dena esaten dut. Irakurri nion lehena gaztetxoentzat argitaratutako Eskiatzaile herrenaren kasua izango da seguraski. Gero, aspaldian Hamaseigarrenean aidanez eta Tobacco days irakurri nituela gogoan dut. Duela hiru urte, @elegose@mastodon.eus irakurle taldean #ItzulizUsuBegiak saiakera gozatu nuen. #IhesBetea bikaina iruditu zait. Zein irakurriko dut hurrena? Bere lanen zerrenda luzea da zorionez, eta osatzen jarrai dezala urte askoan!










