Itzuli

(e)k Antonio Turiel Martínez(r)en Petrokalipsia liburuaren kritika egin du

Antonio Turiel Martínez, Joseba Barriola Zabaleta, Estitxu Villamor: Petrokalipsia (Paperback, 2023, Txalaparta, S.L.) 5 izar

Inoiz ez gara krisi honetatik aterako. Ez, behintzat, indarrean jarri dugun eskema ekonomiko eta sozial …

Benetako arazoa ez da energia, kapitalismoa baizik

5 izar

Edo liburuaren azken-aurreko kapituluan Turielek dioen bezala jende askok lehenago imajinatzen du munduaren akabera kapitalismoaren amaiera baino eta hori iruditzen zait arazoaren funtsa. Mundu material mugatu batean etengabeko hazkundea ezinezkoa da. Gero eta argiago dago eta liburu honek oso modu ulerterrezean azaltzen du. Ez dago beste bueltarik. Sistema ekonomiko gizatiarrago bat behar dugu. Pertsonon gutxieneko beharrak aseko dituena ingurune naturala errespetatuz eta gainean dugun antropozenoak eragindako arazoei ahalik eta ondoen erantzungo diona. Horretarako desazkundea beste biderik ez dut ikusten. Liburuaren amaieran dioen bezala aldaketek soziologikoak eta politikoak izan behar dute, teknologikoak baino gehiago. Eskertzen da arazoak aurkezteaz gain nondik jo dezakegun ere azaltzea.