Asier Iturralde Sarasola (e)k Ivet Eroles Palacios(r)en Dones al marge liburuaren kritika egin du (Collecció Lo Plançó, #20)
Kataluniako mendialdeko emakume baztertu eta bazterrekoen istorioak
5 izar
Jakin-jakin, ez dakit katalanez, baina tarteka hitz ezezagunak hiztegian begiratuz gustura irakurri dut iazko oporretan erosi nuen liburu hau.
Edukiari dagokionez, interesgarriak iruditu zaizkit garai desberdinetako emakume baztertuen istorioak, eta haien artean egiten dituen loturak. Adibidez, Erdi Aroko sorgin ehizaren garaiko auzotarren arteko salaketak eta arautik urruntzen zirenen jazarpena, 1936ko Gerra Zibileko gertaerekin konparatzea.