Petrokalipsia

Krisi energetiko globala eta nola (ez) dugun konponduko

Azal biguna, 200 orrialde

2023ko mar. 31a(e)an Txalaparta, S.L.(e)n argitaratua.

ISBN:
978-84-19319-39-5
ISBN-a kopiatu!

OpenLibraryn ikusi

5 izar (berrikuspen 1)

Inoiz ez gara krisi honetatik aterako. Ez, behintzat, indarrean jarri dugun eskema ekonomiko eta sozial honen barruan. Hori aspalditik jakina zen arren, ez dugu deus aldatu nahi izan, eta orain ezin da gehiago itxaron: gure ekintzen ondorioak bistan geratzen ari dira, eta hondamendiaren lehen zantzuak, petrolioaren eskasia esaterako, ageriko egiten ari zaizkigu. Hortik petrokalipsi izena, eta abiapuntu beretik azterketa gordin eta argigarri hau, egungo sistema energetikoari alternatibak eskaini nahian. Energia-iturri berriztagarrien erabilera txalotzen duten albiste arranditsuen aurrean, liburu honek argi eta zehatz azaltzen du zergatik ez duten balioko ustezko konponbide horiek, eta irtenbide errazik edo lasterbiderik ez duen auzi honen aurrean ditugun aukerak, premiazkoak bezain errotikakoak, aurkezten ditu.

Edizio 1

(e)k Antonio Turiel Martínez(r)en Petrokalipsia liburuaren kritika egin du

Benetako arazoa ez da energia, kapitalismoa baizik

5 izar

Edo liburuaren azken-aurreko kapituluan Turielek dioen bezala jende askok lehenago imajinatzen du munduaren akabera kapitalismoaren amaiera baino eta hori iruditzen zait arazoaren funtsa. Mundu material mugatu batean etengabeko hazkundea ezinezkoa da. Gero eta argiago dago eta liburu honek oso modu ulerterrezean azaltzen du. Ez dago beste bueltarik. Sistema ekonomiko gizatiarrago bat behar dugu. Pertsonon gutxieneko beharrak aseko dituena ingurune naturala errespetatuz eta gainean dugun antropozenoak eragindako arazoei ahalik eta ondoen erantzungo diona. Horretarako desazkundea beste biderik ez dut ikusten. Liburuaren amaieran dioen bezala aldaketek soziologikoak eta politikoak izan behar dute, teknologikoak baino gehiago. Eskertzen da arazoak aurkezteaz gain nondik jo dezakegun ere azaltzea.

Zerrendak