Kritikak eta Iruzkinak

Asier Iturralde Sarasola

aldatsa@paperjale.eus

duela 2 urte, 7 hilabete(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

(e)k Mariano Izeta Elizalde(r)en Dirua galgarri liburuaren kritika egin du

Mariano Izeta Elizalde: Dirua galgarri (Paperback, Basque language, Baztango Udala) 4 izar

Euskal nobela beltzaren aitzindarietako bat

4 izar

Euskarazko lehen eta bigarren eleberri beltz/poliziakoak izanik, ezin dut saihestu duela gutxi irakurri dudan Hamabost egun Urgainenekin konparatzea. Loidi Bizkarrondoren liburua landa inguruneko herri txiki batean kokatua dago eta idazkerak nabarmen deitzen du atentzioa, nolabait esateko ahozko kontakizun tradizionaletatik gertukoa iruditu zitzaidalako. Izetaren liburuak lehen begiratuan modernoagoa dirudi: Parisen kokatua, baztandar hizkera ederrean idatzia, baina kontatzeko modua gaur egungo idatzizkotik gertuagokoa. Biak dira gizonen nobelak: emakumezkoek erabat bigarren mailako protagonismoa dute. Hala ere, Dirua galgarri okerrago zahartu dela iruditu zait, batez ere duen kutsu moralistagatik. Edozein kasutan, euskarazko nobela beltz eta polizia eleberrien historia ezagutzeko irakurri beharrekoak biak ala biak. #IrakurtzekoaDA

erabiltzailea Mariano Izeta Elizalde(r)en Dirua galgarri irakurtzen hasi da

Mariano Izeta Elizalde: Dirua galgarri (Paperback, Basque language, Baztango Udala) 4 izar

Aurten @elegose@mastodon.eus irakurle taldean euskarazko lehen nobela beltza irakurri genuen: #HamabostEgunUrgainen. Orain #DiruaGalgarri daukat esku artean, bigarrena, Baztango Udalak 2015ean berrargitaratutako edizioan. Jatorrizkoa Auspoan argitaratu izana bitxia da, bertsolaritzan eta herri-literaturan espezializatutako argitaletxea izanda, baina suposatzen dut 1962an ez zegoela aukera handirik. #IrakurtzekoDA

(e)k Juan Luis Landa(r)en Irati liburuaren kritika egin du (Irati, #1-3)

Juan Luis Landa, Joxean Muñoz: Irati (Hardcover, Euskara language, 2023, Erein) 5 izar

Komiki epikoa

5 izar

#Irati filma izugarri gustatu zitzaidan eta jatorrizko komikia ez da atzera geratzen. Istorioa desberdina da, pertsonaia asko berdinak diren arren. Filma ikusitakoan ez nuen komikiaren berri eta liburua amaitutakoan jakin dut laugarren atal bat dagoela. Ze ona! xabiroi.eus/eu/irati #IrakurtzekoDA

(e)k Arthur Conan Doyle(r)en Brasilgo katua liburuaren kritika egin du (Mikoleta bilduma)

Arthur Conan Doyle: Brasilgo katua (Paperback, 1996, Desclée De Brouwer) 4 izar

Lehenengo A maila, 1. perfila. Liburu honetan Sir Arthur Conan Doyle-ren beldurrezko bi ipuin dauzkazu. …

Conan Doyleren misteriozko bi ipuin ilun

4 izar

Gasteizko Re-read bigarren eskuko liburu dendan ikusi nuenean atentzioa deitu zidan. Arthur Conan Doyleren idazlearen lan dexente irakurriak ditut: Sherlock Holmesen abentura osoak, The lost world... Hala ere, ez nituen ezagutzen liburutxo honetan bildutako bi istorio laburrak: Brasilgo katua eta Lady Sannox-en kasua. Biak oso interesgarriak iruditu zaizkit, suspentsea mantentzen dute ezusteko amaiera arte. Euskaltegiko ikasleentzat prestatutako edizioa da, amaieran ariketa eta guzti, eta itzulpenean nabaritzen da. Dena den, gomendagarria. #PaperjaleZozketa

(e)k Arantxa Urretabizkaia Bejarano(r)en Azken etxea liburuaren kritika egin du

Arantxa Urretabizkaia Bejarano: Azken etxea (Paperback, Euskara language, Pamiela) 4 izar

Azken etxearen bila dabil protagonista, bizitzaren azken arnasaldiaren bila, azken babes-lekuaren bila. Hendaia aldeko etxe …

Etxera bidean

4 izar

Hasieratik harrapatu nau zelatariak, emakume ilegorriak eta txanodunak osatutako triangelu misteriotsuak. Aurrera egin ahala Bordelen eta Parisen espero ez nituen bideak hartu ditu istorioak eta gustura irakurri dut #AzkenEtxea.

erabiltzailea Arantxa Urretabizkaia Bejarano(r)en Azken etxea irakurtzen hasi da

Arantxa Urretabizkaia Bejarano: Azken etxea (Paperback, Euskara language, Pamiela) 4 izar

Azken etxearen bila dabil protagonista, bizitzaren azken arnasaldiaren bila, azken babes-lekuaren bila. Hendaia aldeko etxe …

Arantxa Urretabizkaiaren liburu bakarra irakurri dut orain arte: "Zergatik, panpox". Aspaldian gainera, eta ez naiz askorik gogoratzen. Ea ba @elegose@mastodon.eus irakurle taldean azaroan irakurriko dugun #AzkenEtxea zer moduzkoa den!

(e)k Chelsea Manning(r)en Readme.txt liburuaren kritika egin du

Chelsea Manning: Readme.txt (Paperback, Ingelesa language, Bodley Head) 5 izar

An extraordinarily brave and moving memoir from one of the world's most famous transparency activists …

Filtrazioak eta horien ondorioak baino askoz gehiago

5 izar

Chelsea Manning ezaguna da Wikileaks-i filtratu zizkiolako Afganistan eta Irakeko gerretan AEBek egindakoak azaleratzen dituzten milaka dokumentu. Horren ondorioz kartzela eta isolamendua pairatu behar izan zituen. Hala ere, liburu honetan hori baino askoz gehiago kontatzen du: haurtzaro zaila, familia desegituratua, gurasoen alkoholismoa, gaztetan kalean bizi zenekoa, queer giroko ibilerak, egoera zailean zegoenean militarrekin bat egitea, Irakeko gerrako kontuak, emakume sentitzea eta trantsizioa... Oso irakurketa interesgarria.

(e)k Xabier Mendiguren Elizegi(r)en Oso latza izan da liburuaren kritika egin du

Xabier Mendiguren Elizegi: Oso latza izan da (Paperback, Euskara language, Elkar) 5 izar

1981eko otsaila da. Joxe Arregi zizurkildarra Madrilen atxilotu dute eta handik hamar egunera azken arnasa …

Oso latza, baina kontatu beharrekoa

5 izar

Urte asko igaro arren estatuen indarkeriaren biktimek errekonozimendurik gabe jarraitzen dute kasu gehienetan. Kontatzen duenagatik liburu gogorra da, baina guztiz beharrezkoa eta modu eder batean idatzia. #OsoLatzaIzanDa

Fernando Rey Escalera (itzultzailea), Irene Vallejo Moreu: Infinitua ihi batean (Paperback, Basque language, Pamiela) 5 izar

Liburuen historiari buruzko liburua da hau. Hitzek espazioan eta denboran zehar bidaiatu zezaten asmatu genuen …

Dosi txikitan gozatu dudan liburua

5 izar

Liburuei buruzko liburu hau martxoan hasi nuen. Geroztik, egun batzuetan ataltxo bat irakurri dut, beste batzuetan bi edo hiru. Liburu hau ireki gabeko egunak ere ez dira gutxi izan. Bitarte horretan liburu mordo batekin jarri dizkiot adarrak. Ez dut uste Irene Vallejori gaizki irudituko litzaiokenik, paperjale amorratua dela argi geratu baitzait.