Asier Iturralde Sarasola erabiltzailea Anjel Lertxundi(r)en Ihes betea irakurtzen hasi da
@elegose@mastodon.eus irakurle taldeko abuztuko liburuetako bati ekiteko prest!
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
@elegose@mastodon.eus irakurle taldeko abuztuko liburuetako bati ekiteko prest!
Hasteko, Sherlock Holmesen zalea naiz. Liburu honetan Herlock Sholmès deitzen da, copyright kontuengatik. Bestetik, Arsène Lupinen anime batzuk ikusiak ditut eta gaur egunera ekarritako telesail frantziarra ere gustuko dut. Bide batez, urrian hasiko omen da hirugarren denboraldia. Gainera, Lupinen libururen bat edo besteren gaztelerazko itzulpenak nerabezaroan irakurri izanaren errezeloa ere badut. Beraz, liburu honek irakurketa atsegin baterako osagai guztiak ditu. Horri gehitu menperatzen ez dudan hizkuntza batean irakurtzeko erronka, gaztelerazkoa lagungarri dudala. Hasteko gogoarekin!
Edo liburuaren azken-aurreko kapituluan Turielek dioen bezala jende askok lehenago imajinatzen du munduaren akabera kapitalismoaren amaiera baino eta hori iruditzen zait arazoaren funtsa. Mundu material mugatu batean etengabeko hazkundea ezinezkoa da. Gero eta argiago dago eta liburu honek oso modu ulerterrezean azaltzen du. Ez dago beste bueltarik. Sistema ekonomiko gizatiarrago bat behar dugu. Pertsonon gutxieneko beharrak aseko dituena ingurune naturala errespetatuz eta gainean dugun antropozenoak eragindako arazoei ahalik eta ondoen erantzungo diona. Horretarako desazkundea beste biderik ez dut ikusten. Liburuaren amaieran dioen bezala aldaketek soziologikoak eta politikoak izan behar dute, teknologikoak baino gehiago. Eskertzen da arazoak aurkezteaz gain nondik jo dezakegun ere azaltzea.
Detektibe eleberrien zalea naiz eta mota horretako euskarazko lehen nobela irakurtzeak ilusioa egin dit. @izaskun@mastodon.eusek esan bezala #HamabostEgunUrgainen liburuak Agatha Christie ekarri dit gogora. Hizkera aldetik ahozko kontakizunen tankera hartu diot. 1980ko edizio zahar bat eta aurtengoa konparatzen ibili naiz eta euskara batura ekartzen lan txukuna egin dutela iruditu zait, jatorrizkoarekiko fidela da eguneraketa.
Gauza txar bakarra ikusi diot: laburra egin zaidala. Gainerakoa gustatu zait: kolore festa, ausardia, kritika soziala... Momentu batzutan izugarria, adibidez, bertsolari dantzariarena.
Eskertzekoak dira #FediLlibret bezalako liburuak, sare zozial jabedunetatik kanpo ere bizitza (hobea) badagoela erakusten dutelako. Aipatutakoetatik asko ezagutzen nituen, baina gauza berriak ere ikasi ditut. Fedinius-ek #HodeiaEzDaExistitzen albistegia ekarri didate gogora. Liburu gomendagarria Fedibertsoari buruz gehiago jakin nahi duen edonorentzat.
Maiatzean, euskal Fedibertsoko topaketetan, ezagututako @titi@bcn.fedi.caten liburua hastera noa. Banuen irakurtzeko gogoa!
Gerra, biolentzia, zapalkuntza erlijioso eta familiarra... Etsipena dario nobela labur honi. Hala ere, kontaketa modu politean egitea lortzen du idazleak. #DeitoraZaitzalaTigrisek
Oraintxe hasiko dut Fedibertsoko @elegose@mastodon.eus irakurle taldeko ekaineko liburua. Ea zer moduz!
Jakin-jakin, ez dakit katalanez, baina tarteka hitz ezezagunak hiztegian begiratuz gustura irakurri dut iazko oporretan erosi nuen liburu hau.
Edukiari dagokionez, interesgarriak iruditu zaizkit garai desberdinetako emakume baztertuen istorioak, eta haien artean egiten dituen loturak. Adibidez, Erdi Aroko sorgin ehizaren garaiko auzotarren arteko salaketak eta arautik urruntzen zirenen jazarpena, 1936ko Gerra Zibileko gertaerekin konparatzea.
Badira urte batzuk Aranzadiko Izaro Quevedo eta Manu Zeberio arkeologoak #Andatza mendian egiten ari diren indusketa kanpainan boluntario bezala parte hartzen dudala. Teoria pixkat irakurtzeko garaia dela uste dut.
Gustura irakurri dut, eta ez da azkenaldian irakurri dudan euskarazko komiki on bakarra. Garai gozoa bizi dugula iruditzen zait.
Hitzik gabe egoerak eta sentimenduak adierazten dituzten pasarteak gustatu zaizkit bereziki. Baita txatetako elkarrizketak istorioan txertatzeko modua ere.