Kritikak eta Iruzkinak

Asier Iturralde Sarasola

aldatsa@paperjale.eus

duela 2 urte, 2 hilabete(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Patxi Iturregi: Antropozenoaren nostalgia (Paperback, Euskara language, 2025, Elkar) Baloraziorik ez

Hotel-garbitzaile esplotatu baten larriak, kriptomoneten meatzaritzaren gorabehera ilunak, adimen artifiziala entrenatzeko esperimentu hala moduzkoak, gizakien …

(e)k R. F. Kuang(r)en Babel : Or the Necessity of Violence liburuaren kritika egin du

R. F. Kuang: Babel : Or the Necessity of Violence (2023, HarperCollins Publishers) 5 izar

From award-winning author R. F. Kuang comes Babel, a thematic response to The Secret History …

Antikolonialismo magikoa

5 izar

XIX. mendearen hasieran txinatar gazte bat umezurtz geratzen da eta babesle misteriotsu batek Ingalaterrara eramaten du, inperioaren bihotzera. Inperio hori gure mundukoaren antzekoa da, baina fantasia puntu batekin.

Zehaztuko ez dizkizuedan arrazoiengatik hizkuntzalaritzak garrantzi handia du liburuan eta agertzen den magia sistema oso erakargarria iruditu zait.

Inperialismo britainiarraren kritika zorrotza egiten du Rebecca F. Kuang-ek liburukote honetan. Ia 550 orri dituen arren ondo eusten dio istorioaren tentsioari. Idazlearen beste lan batzuek ere itxura bikaina dute, esaterako "Opioaren gerra" trilogiak. eu.wikipedia.org/wiki/Rebecca_F._Kuang

R. F. Kuang: Babel : Or the Necessity of Violence (2023, HarperCollins Publishers) 5 izar

From award-winning author R. F. Kuang comes Babel, a thematic response to The Secret History …

Lehen 100 orriak irakurri ditut eta gozatzen ari naiz. XIX. mendearen hasieran txinatar gazte bat umezurtz geratzen da eta babesle misteriotsu batek Ingalaterrara eramaten du, inperioaren bihotzera. Inperio hori gure mundukoaren antzekoa da, baina fantasia puntu batekin. Ea nola jarraitzen duen, interesgarri dago!

(e)k Art Spiegelman(r)en Maus liburuaren kritika egin du

Art Spiegelman: Maus (GraphicNovel, Basque language, Astiberri) 5 izar

Maus nazien sarraski-esparruetatik bizirik irtendako judu poloniar baten biografia da. Gizon hori Vladek Spiegelman deitzen …

Istorio gogorra, baina kontatu beharrekoa

5 izar

Naziek egindako izugarrikeriak modu gordinean kontatzen ditu komikiaren egileak. Kontakizunaren zintzotasuna eskertzekoa iruditu zait. Bere familiak jasandakoa azaltzen badu ere, ez baita idealizazioetan erortzen. Adibidez, ez da saiatzen bere aitaren "berezitasunak" edo bien arteko harremanaren gorabeherak ezkutatzen.

Art Spiegelmanek komikian juduak, poloniarrak, naziak... irudikatzeko animaliak erabili izanak eztabaida eragin zuela irakurri dut, baina oso ondo funtzionatzen duela iruditu zait. Harrigarria da batzuetan ze indarra duten marrazkiek. Ez dut uste berehalakoan ahaztuko ditudanik saguen izu eta sufrimendu aurpegiak...

Itzulpenari dagokionez, ez dut jatorrizkoa irakurri, baina asko gustatu zait Vladek Spiegelmanek ingelesarekin dituen zailtasunak itzultzean Julen Gabiriak erabili duen "euskara hautsia".

(e)k Samantha Harvey(r)en Orbital liburuaren kritika egin du

Samantha Harvey: Orbital (Paperback, 2024, Penguin Random House) 4 izar

Life on our planet as you've never seen it before

A team of astronauts in …

Ez nau harrapatu, baina behin eta berriz erakarri nau

4 izar

Liburu bitxia da. Amaitu ondoren jendearen kritikak irakurtzen aritu naiz eta askori jasanezina egin zaie, argumenturik ez duela diote eta aspergarria dela. Egia da gauza gutxi gertatzen direla, eta niri ere ez nau harrapatu, baina Lurraren grabitateak espazio-estazioa orbitan biraka mantentzen duen bezala ni ere behin eta berriz itzuli naiz liburuaren beste zatitxo bat irakurtzera.

Astronauten eta kosmonauten gogoetek eta pentsamenduek pisu handia dute. Lurrean utzi dituzten familia eta ezagunak ere ageri dira. Horien agerpenak dira kontakizunetik gehien duten zatiak.

Hala ere, protagonista nagusia Lurra bera da. Denbora asko pasatzen dute guztion etxera begira, eta orbitetan zehar ikusten dutenaren deskribapenek pisu handia dute liburuan. Hiztegia zati horietan ireki behar izan dut maizena.

erabiltzailea Art Spiegelman(r)en Maus irakurtzen hasi da

Art Spiegelman: Maus (GraphicNovel, Basque language, Astiberri) 5 izar

Maus nazien sarraski-esparruetatik bizirik irtendako judu poloniar baten biografia da. Gizon hori Vladek Spiegelman deitzen …

Aspalditik irakurri nahi nuen #Maus eta azkenean euskaraz izango da, @julengabiria@mastodon.eus​en itzulpenari esker! Lehen orrietan bitxia egin zait aitaren hizkera. Suposatzen dut jatorrizkoan ez duela ingelesez zuzen hitz egingo, "broken english" edo. Gabiriak sortu duen "euskara hautsia" gustatzen ari zait. Nortasuna du.

(e)k Joxan Oiz Arruti(r)en Amazurtza liburuaren kritika egin du (AMAIUR)

Joxan Oiz Arruti: Amazurtza (Euskara language, Txalaparta) 5 izar

Donostia, 1876ko ilbeltz elurtua. Karlisten bonbapean dago hiria, periodikoak egunero argitaratzen du zenbat pepino erori …

Ponsolen istorio gehiago mesedez

5 izar

Liburu hau Agapito Ponsolen istorioetan lehena izatea gustatuko litzaidake. Gehiagoren gogoarekin geratu naiz. Ikerlari amateur interesgarria iruditu zait eta XIX. mende amaierako Donostiak joko handia eman dezake.

Hori bai, ez dakit eleberri honek Bechdel testa gaindituko lukeen... eu.m.wikipedia.org/wiki/Bechdel_testa

Garbiñe Ubeda: Negu Gorriak Ideia Zabaldu Tour 95 (Hardcover, Euskara language, 2024, Banizu Nizuke) 4 izar

1995ean Garbiñe Ubeda Negu Gorriakekin elkartu zen, eurekin batera Europako azken birako kilometroak eta kilometroak …

Bere garaian irakurtzeko gogoarekin geratu nintzen

4 izar

1995ean Negu Gorriak taldeak egindako Europako birari buruz Garbiñe Ubedak idatzitako kronika berrargitaratu du Banizu Nizukek. Argitaratu zutenean hamasei urte nituen, Negu Gorriaken oso zalea nintzen, baina ez nuen irakurtzeko aukerarik izan. Orain gozatu dut.

Bost izar jarriko nizkioke edizio honek akats dexente izango ez balitu. Ez dakit jatorrizkoa eskaneatu eta OCRa pasa dioten edo zer. Itxura hori du behintzat. Pena fundamentuzko zuzenketa lanik egin ez izana.

Jon Alonso Fourcade: Hiri hondakin solidoak (Paperback, 2015, Txalaparta, S.L.) 4 izar

Oraingoan mundu akademikoaren txanda egurra jasotzeko

4 izar

Duela gutxi irakurri nuen Jon Alonsoren beste liburu bat: Salda badago. Kasu hartan goi mailako euskal sukaldaritzaren munduko "zintzoak" zituen helburu, dinbi-danba egurra emateko. Liburu honetan berriz Euskaltzaindiako eta unibertsitate munduko jendea ditu nagusiki jopuntuan, baina kazetari eta polizientzat ere bada kritikarik.

Une batzuetan pisutsua egin bazait ere, orokorrean gustura irakurri dut. Umoretik ere badu. Bilbon hainbat Azkue, Krutwig, Koldo Mitxelena, eta abar agertzen direneko eszenak adibidez bikainak iruditu zaizkit.

(e)k Mikel Pagadi(r)en Bisita liburuaren kritika egin du

Mikel Pagadi: Bisita (Paperback, Euskara language, 2024, Elkar) 4 izar

Plater hegalari bat iritsi da Lur planetara, estralurtarrak etorri dira gugana, baina ez dute lur …

Estralurtarren plater hegalari bat agertu omen da Anoetan, goazen inbestigatzera

4 izar

Estralurtarren plater hegalari bat Anoetako bi baserri arteko zelaian? Horrelako zerbaitek Pagadiren zigilua darama. Askotan bere ahotsean irakurtzen nituen esaldiak, eta idatzitakoekin barrez lehertzen imajinatzen nuen.

Herri txiki infernu handitik atereak diruditen protagonistak dituen zatia gehiago gustatu zait gero datorren satira politikoa baino. Lehen hori espero nuen, bigarrena ez hainbeste. Orokorrean irakurketa arin eta atsegina.

(e)k Jon Alonso Fourcade(r)en Zintzoen saldoan liburuaren kritika egin du

Jon Alonso Fourcade: Zintzoen saldoan (Paperback, Txalaparta, S.L.) 4 izar

Salda badago

4 izar

Irakurri dudan Jon Alonsoren bigarren eleberri beltza da hau. Liburuak dinbi-danba egurra partitzeko erabiltzen dituela iruditzen zait, eta hori datsegit. Oraingoan goi mailako euskal sukaldaritzaren munduko "zintzoak" ditu helburu.

Gehiegi gustatzen ez zaidana esaldi luze eta korapilotsuak idazteko duen joera da. Batzuetan oso egokiak iruditu zaizkit, adibidez, Lanbasen burmuinak abiada bizian egiten dituen jirak eta bueltak adierazteko. Baina beste batzuetan irakurketa astunagoa egiten dute.

Nobela beltza bada ere umoretik ere asko du. Lanbas protagonistaren ateraldiek irribarrea atera didate behin baino gehiagotan. Pertsonaia interesgarria da, baina badu bere B aldea ere: liburuaren hasiera aldera egiten dituen iruzkin arrazista eta matxistak esaterako.

(e)k Adania Shibli(r)en Detaile xume bat liburuaren kritika egin du

Adania Shibli, Aitor Blanco Leoz (itzultzailea): Detaile xume bat (Paperback, Jatorriz arabieraz. Euskarara Aitor Blancok itzulI language, 2024, Igela) 4 izar

1948ko arabiar-israeldar gerran zehar zazpiehun mila palestinar baino gehiago izan ziren beren etxetik egotziak. Hondamendi …

Palestinarren zapalketaren erakusgarri

4 izar

Liburua osatzen duten bi istorioak oso desberdinak dira, baina bietan ageri da palestinarrek jasaten duten zapalketa bortitza. Zenbat horrelako zoritxarrez... Eskertzekoa horrelako liburuak euskarara ekartzea.