17 x 24, 64 pages
Euskara language
Published by Astiberri.
17 x 24, 64 pages
Euskara language
Published by Astiberri.
El Salvadorreko abortuaren aurkako legea munduko zorrotzenetako bat da, eta gogor zigortzen du haurdunaldiaren etendura, borondatezkoa zein berezkoa. Izan ere, kondenatutako emakume gehienak hilketa larriagatik epaitu dituzte, konplikazio obstetrikoak izan ostean. Euren haurra hil izana leporatzen diete, eta berrogei urte arteko kartzela zigorra izan dezakete.
Emakume guztiok nobela grafiko honetan Mariana, Cynthia, María Teresa eta Elsi salvadortarren historia kontatzen dute Elizabeth Casillasek eta Higinia Garaik: nola itzuli behar izan duten etxera inoiz delitu izan behar ez zuen zerbaitegatik espetxeratuta egon ondoren, eta zein zaila den birgizarteratzea haiek epaitzen, jazartzen eta baztertzen dituen jendarte batean. Hona zer dioen María Teresa Riverak, El Salvadorretik alde egitea lortu eta hango emakumeen eskubideen alde kanpotik borrokan ari den emakumeak: “Beste emakume baten eskubideak urratzen dituzten artean, ez gara libre izango”. Kontakizuna haiena da, baina, historia, emakume guztiona.