Erabiltzailearen profila

Alex Blokeatutako kontua

Alex@paperjale.eus

duela  urte 1, 11 hilabete(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Alex(r)en liburuak

Irakurtzeko (6 guztiak ikusi)

Orain irakurtzen

2025 urteko irakurketa-helburua

40% osatuta! Alex(e)k 20 liburutik 8 irakurri ditu.

(e)k Batzuk(r)en Hamarreko bitxia liburuaren kritika egin du

Batzuk: Hamarreko bitxia (Basque language, 2024, Dijitalidadea) Baloraziorik ez

Euskal Herria kontatu. Ahots anitzek kontatu. Batak besteari kontatu. Lokaletik unibertsalera kontatu. Herriz herri kontatu. …

Hamarreko bitxia

Baloraziorik ez

Deigarria egin zait Udalbiltzak antolatzen duen GURETIK SORTUA proiektuaren ideia: "Dena delako herri horretara joan. Hango jendearekin egon. Bertako ezaugarriak, ikustekoak, istorioak, kezkak, mitoak, gertaerak, bizipenak eta bizipozak... konta diezazkizutela. Gero, horrekin guztiarekin, istorio bat osatu... Ipuin bat izan daiteke, komiki bat, film labur bat... nahi duzuna!"

Horixe da "Hamarreko Bitxia" ipuin-liburuaren oinarria: hamar istorio, hamar herriren "nortasuna" ezagutzera emateko.

Interesgarria litzateke prozesua zein izan den ezagutzea... Idazle bakoitzak zeintzuk "input" jaso dituen, eduki horiek nola "destilatu" dituen eta nola iritsi da iritsi den lekura. Halakorik kontatzen ez dutenez, hori guztia imajinatea tokatzen zaigu.

Hamar ipuinak orohar ongi... Are hobeki horko erreferentziak ezagunak eta horko lekuak gertukoak sentitzen dituzunean... Halaxe gertatu zait, esate baterako, Jon Abrilek Atharratzeri buruz idatzi duen istorioarekin: banandu berri diren bi neska, herriaz hizketan; batak (bertakoak) ez dio Xiberoari etorkizunik ikusten; besteak (Lyonetik etorria) bertako herrigintza-giroarekin maiteminduta. Huraxe gustatu zait bereziki, agian neu ere Atharratzeri nahiko …

Unai Elorriaga López de Letona: Francesco Pasqualeren bosgarren arima (Euskara language, Susa) 5 izar

Sapriko galdaragileen seme eta biloba, gazterik hasi zen Francesco aitaren tailerrean metala bihurritzen, umetan ia. …

Francesco Pasquale eta beste

Baloraziorik ez

Ez engainatu! Ez da nobela bat. Ipuin bilduma bat da. Francesco Pasquale ipuin guztiak josten dituen haria besterik ez da. Batzuetan protagonista gisa ageri da, beste batzuetan aitzakia gisa.

Hiru musikari ageri dira liburuan: Richard Wagner, Robert Schumann eta Giuseppe Verdi. Francescoren garaikideak izatea da han agertzeko arrazoia. Oso joko polita proposatzen du liburuak: kapitulo banatan haien biografia labur bat egiten da, eta aurrekoan horien bizitzaren parte bat fikzionatu egiten du. Alderantziz egina testua hobeko ulertuko zen, baina ez zuen efektu bera izango! Gustatu zait.

Antzeko zerbati gertatzen da Francescorekin. Haren biografia kasik amaiera aldean agertzen da. Agian interesgarria izan zitekeen irakurketa handik hastea.

Francesco Pasquale 1825an jaio zen Sapri herrian eta Bermeon hil 1910ean. Sapri Italiako hegoaldean dago, Campania eskualdean, Amalfiko kostaldean. Napoli da Campainiako hiriburua. Bitan bisitatu dut Napoli eta bietan egin dugu txangoren bat Amalfiko kostalde horretara: Sorrento eta Positanora... Saprira ez. Ez gara horren hegoaldera iritsi. …

(e)k Bea Salaberri(r)en Mesfida zaitez liburuaren kritika egin du

Bea Salaberri: Mesfida zaitez (Paperback, Euskara language, 2024, Txalaparta) 5 izar

Laurendia gazteari mesfidatzeko esaten diote. Esaten dio aitak, esaten diote adiskideek, bai eta, azkenean, bere …

Mesfida zaitezela!

Baloraziorik ez

Nobela bi garai ezberdinetan gertatzen da: Lizarra-Garaziko ondorengo urteak eta joan den hamarkada. Bi nobela ere izan zitezkeen. Erakundearen laguntza-sareetan engaiatu ziren emakumezkoak gogoan idatzi duela entzun diot inon Bea Salaberriri. Klandestinitateari buruzko nobela bat ote da? Baliteke... izenburuak behintzat hori pentsarazten du. Pertsonajea eraikitzeko inspirazio moduan Kristiane Etxaluz erabili zuela ere entzun dut. Jakin aldizkarian elkarrizketa luze bat egin zioten. Larrun aldizkarian ere bai. Biak sarean aurkitu ahal dira.

Lagunak izan ditugu Iparraldean, Baionan zein Hendaian. Garai batean askotxotan hurbiltzen ginen bertara bisitan. Ezaguna egin zait garai hartako Baiona: Petit Bayonne, Pontrique, Pannecau, Patxa, Biltxoko... Bitxia... oso bitxia da nobelaren bi parteak bere lekuan eta bere denboran kokatzeko Beak erabiltzen dituen estrategiak: musikak eta gertaerak tartekatzea, alegia. Maialen Lujanbio gaztea zenekoak, Latzen taldea, Nekane Txapartegiren torturen oihartzunak, Exkixu taldearen "Sua" abestia, Negu Gorriak-en azken kontzertua...

Bigarren garaia urrunagoa egiten zait. Irakurri beharrekoen artean dut "LUHUSO: ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna" …