Alex erabiltzailea Audrey Magee(r)en La Colònia irakurtzen hasi da (Antípoda, #83)

La Colònia, Audrey Magee, Josefina Caball (Antípoda, #83)
En Lloyd, un pintor que va de baixa, decideix passar uns mesos en una illa remota de la costa irlandesa …
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Arrakasta! Alex(e)k 20 liburutik 27 irakurri ditu.

En Lloyd, un pintor que va de baixa, decideix passar uns mesos en una illa remota de la costa irlandesa …
Bi eserialditan liburua hasi eta bukatu egin dut. Zaila da liburua komentatzea spoilerrik egin gabe. Hortaz, lau apunte besterik ez.
(1) Izugarria iruditu zait Intxaurrondoko haurren istorio hori. Are izugarriagoa benetakoa dela eta Ion Arretxek berak "La sombra del Nogal" liburuan kontatua zela jakin dudanean. Pendiente dut irakurtzeko.
(2) Intxaurrondoko goardia batek Ivan pub baten aurkitu eta Larios kubata bat hartzera gonbidatzen du. Bitxia iruditu zait. Jende guztiak daki Larios poliziek edaten duten ginebra dela. Fakirren ahotsa liburuan irakurri dut duela guti, baina lehenagotik ere behin baino gehiagotan entzuna nuen. Ez dakit istorio hori nondik sortu den... Ni neu ez naiz batere ginebrazalea ;-)
(3) Euskal gatazkan bi alde egon direla onartuta ere, balantzeak latzak dira. Ivanek berak Madrileko lagun bati: "zintzoki eztabaidatzekotan ezin ziren jarri balantzaren plater batean alde baten asmo on guztiak (konstituzio demokratiko bat, nazionalitateentzako autonomia zabala, askatasun indibidualak...) eta beste platertxoan beste aldearen makurkeria guztiak (bonba …
Bi eserialditan liburua hasi eta bukatu egin dut. Zaila da liburua komentatzea spoilerrik egin gabe. Hortaz, lau apunte besterik ez.
(1) Izugarria iruditu zait Intxaurrondoko haurren istorio hori. Are izugarriagoa benetakoa dela eta Ion Arretxek berak "La sombra del Nogal" liburuan kontatua zela jakin dudanean. Pendiente dut irakurtzeko.
(2) Intxaurrondoko goardia batek Ivan pub baten aurkitu eta Larios kubata bat hartzera gonbidatzen du. Bitxia iruditu zait. Jende guztiak daki Larios poliziek edaten duten ginebra dela. Fakirren ahotsa liburuan irakurri dut duela guti, baina lehenagotik ere behin baino gehiagotan entzuna nuen. Ez dakit istorio hori nondik sortu den... Ni neu ez naiz batere ginebrazalea ;-)
(3) Euskal gatazkan bi alde egon direla onartuta ere, balantzeak latzak dira. Ivanek berak Madrileko lagun bati: "zintzoki eztabaidatzekotan ezin ziren jarri balantzaren plater batean alde baten asmo on guztiak (konstituzio demokratiko bat, nazionalitateentzako autonomia zabala, askatasun indibidualak...) eta beste platertxoan beste aldearen makurkeria guztiak (bonba autoak, bahiketak, estortsioa); oneski aritzekotan asmo onak asmo onekin konparatu beharko ziren, makurkeriak makurkeriekin"
(4) Enzo Traversok "Melancolia de Izquierda" deitzen dio ezkerreko militante batzuen ikuspegi jakin bati: galdu izanaren sentimendu moduko bat da, erreferente solidoak galtzearekin batera. Gorkak badu halako zerbait, ezta? Berriz ere balantzaren metafora ageri da: balantzaren plater batean sufritutakoa... ziegak, pareta zikinak, kolpeak, debekuak, nagusikeriak, arbitrarietateak... Beste platerean zer jarri?
Liburu bikaina.

Zer sentitzen du Intxaurrondoko kuartelean bizi den haur batek? Nola pentsatzen du 80ko hamarkadan Guardia Zibilaren kaserna izugarri hartan hazitako …

Txemak galdu egin du bere betiko neska-laguna, Eider, auto-istripu batean. Hura ahaztu nahi eta ezinik dabilela, Eiderrek aurreko urtean Irlandara …

Zer sentitzen du Intxaurrondoko kuartelean bizi den haur batek? Nola pentsatzen du 80ko hamarkadan Guardia Zibilaren kaserna izugarri hartan hazitako …

Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta, trukean, inoren arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere …
Gogorak nituen liburua irakurtzeko, baina nagia ere bai, gaiagatik. Audioliburu formatuan argiratu berri dutenez, animatu egin naiz. Ez naiz damutu. Kristoren liburua iruditu zait. Harkaitzi entzun diot Imanol Lurgain ez dela bete-betean Imanol Larzabal. Izatekotan % 45ean da benetazko Imanol eta % 55ean fikzioazkoa. Zaila egiten da historia eta fikzioa bereiztea.
Liburua irakurri bitartean Imanolen abesti bat burutik ezin kendu ibili naiz: "gauez bakardadean..." Denbora dezente neraman Imanol entzun gabe, baina bada nire banda sonoraren parte bat. Akordatzen naiz aspaldi-aspaldi Ataunen ikusi nuela, kontzertu bat ematen, AEK-ko barnetegi batean. Beste garai batzuk ziren. Imanolen diskoen portadak ere gogoratzen ditugu. Bereziak ziren. Klabelin Komik taldearekin egin zuen diskaren postada, adibidez, bikaina zen: maxresdefault.jpg (1280×720)
Akordatzen naiz argazki hura ikusi izana: Joseba Sarrionandiaren ihesagatik atxilotu ondoren, komisaldegiaren atean, deklarazioak egiten. Ez dut gogoratzen eskuan keler garagardo bat zuen ala ez.
Gustatu zait San Sebastian izenaren inguruan egin duen digresioa: San Sebastian martiria; …

Gustatu zait San Sebastian izenaren inguruan egin duen digresioa: San Sebastian martiria; LGTBI kolektiboaren ikonoa, bere trantze aurpegiagatik, Done Ostia... Pasolini hil zuten Ostiako hondartza berean hil zutelako bera ere.
Hogeitik gora esaldi erabiltzen ditu, Imanol deskribatzeko: bada dionik...; bada uste duenik... Deskripzio bat egiteko bide bikaina da. Imanol poliedrikoa zen... bidezkoa da ikuspegi ezberdinetatik deskribatzea, iritziak kontrajarriak badira ere.
Akordatzen naiz ETAk Xiberoko Montori herrian izan zuela bahituta Alemaniako kontsula Burgoseko auziaren garaian. Bada abesti bat horretaz: Basaburuan Montori. Hemen: xiberokobotza.org/artxiboak/basaburuanmontoriortzadarrak.mp3
Aspaldian ikasi dugu ez dela erabat egokia (agian bidezkoa ere ez) iragana gaur egungo parametroekin juzgatzea. Damua, traizioa... hitz sorginak dira. Imanolekin bada halako erru-sentimendu kolektibo bat. Agian liburuaren amaieran ederki laburtzen da: “Ez ginen Fakirrarekin ongi portatu, bakarrik utzi genuen”, asko errepikatuko den esaldia izango da. “Baina harroa zen, bere buruarekiko usteak okitua”. Hori ere bai."
Esaldi gogoangarri batzuk:

Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta, trukean, inoren arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere …
Aitortu behar dut kosta egin zaidala liburua irakurtzea. Hizkuntzagatik, batez ere. Tarteka saltoka ibili behar izan dut... edo ozenki irakurri, hobeto ulertzeko. Dena den, ongi.
Hiru arrazoi liburu hau irakurtzeko:
(1) Carlos Taiboren liburu bat da.
Gustukoa dut Carlos Taibo. Bi gai lantzen ditu nagusiki: deshazkundea eta ideia libertarioak. Entzun ere sarritan entzun ditut bere hitzaldiak. Gustatzen zait nola hitz egiten duen: pausatua, kadentzia ondo zainduz, baina ahotsa apenas aldatu gabe, den-dena ironiaz zipristinduz, etengabe galderak eginez...
(2) Hizkuntza-aniztasuna du hizpide.
Izan ere, garai batean Portugal estatu elebakar moduan sailkatu ohi zen (mirandesa kontuan hartzen ez zelako). Egun ezta hori ere! Liburuaren parterik handiena galegoaren eta portuguesaren arteko aferaz ari da. Apunte gutxi batzuk:

(3) Bigarren izenburua "(pseudo)biografia linguistiko bat" delako.
Iruditzen zait (auto)biografia linguistikoak oso baliabide baliotsuak direla hizkuntzen egoera sozialean sakontzeko. Nire iritziz... honetan apurto bat motz geratu da liburua.
Madrilen jaioa, galiziarrak ditu gurasoak. Etxean gaztelaniaz hazia eta hezia. Galego-hiztun berria da. Ez du horretaz gehiegi kontatzen. Hizkuntzak maite ditu eta halako lilura bat nabaritzen zaio: hiztegiak eta hizkuntza ikasteko metodoak biltzen ditu. Ez nuen bere fazeta hori ezagutzen.
Akordatzen naiz Maite Puigdevall irakasleak ikastaro labur bat eman zuela biografia linguistikoei buruz. HIru bideotan geratu zen jasota interneten. Hemen:
youtu.be/DXdtqRuJ9TQ?feature=shared youtu.be/w1TMd8DCLMo?feature=shared youtu.be/tVcnjfPB_l8?feature=shared

Com O Feitiço das Linguas , Carlos Taibo mistura alhos com bugalhos, com elegância e erudiçao , ao enlear sem …
Ezin da poema-liburu bat laburtu. Esan ahal da gustatu zaizun ala ez; zertaz hitz egiten duen; zeintzuk figura erabiltzen dituen, edota nolako sentsazioak sortzen dizkizun. Eta... horietaz ere ez zara erabat ziur egongo. #ZeruLurrenLiburua gustatu zait. Naturaz hitz egiten du... eta gizakiaz. Naturaren figurak etengabe ageri dira: zuhaitzak eta argia, besteen gainetik. Niri lasaitasuna transmititu dit, eskaintzatik hasita. Liburua zaurituei eskaini die, poesia minak baretzeko modu bat, sendagaia.
Natura. Ni neu kalekumea naiz. Nire haurtzaroan, arbolak arbol ziren eta loreak lore. Gerora mendizaletu egin nintzen. Lehen urteetan mendian jarduera fisikoa bilatzen nuen: izerdia, ahalegina. Denborarekin ikasi dut inguruarekin disfrutatzen. Eta hainbat zuhaitz eta lore bereizten ikasi ditut. Asko ez. Laubost zuhaitz (pagoa, haritza, hagina, pinua, makala...) eta bizpahiru lore (lilipak, liliak, azkari-loreak...). Natura maitatzen ikasi dut, izendatzen baino areago. Eskerrak PlantNet daukagun!
Ezagutzen dudan poeta bakarra da, euskaraz liburua amaitu ondoren, jarraian, erdaratu egiten duena. Ez dakit hori ona den. …
Ezin da poema-liburu bat laburtu. Esan ahal da gustatu zaizun ala ez; zertaz hitz egiten duen; zeintzuk figura erabiltzen dituen, edota nolako sentsazioak sortzen dizkizun. Eta... horietaz ere ez zara erabat ziur egongo. #ZeruLurrenLiburua gustatu zait. Naturaz hitz egiten du... eta gizakiaz. Naturaren figurak etengabe ageri dira: zuhaitzak eta argia, besteen gainetik. Niri lasaitasuna transmititu dit, eskaintzatik hasita. Liburua zaurituei eskaini die, poesia minak baretzeko modu bat, sendagaia.
Natura. Ni neu kalekumea naiz. Nire haurtzaroan, arbolak arbol ziren eta loreak lore. Gerora mendizaletu egin nintzen. Lehen urteetan mendian jarduera fisikoa bilatzen nuen: izerdia, ahalegina. Denborarekin ikasi dut inguruarekin disfrutatzen. Eta hainbat zuhaitz eta lore bereizten ikasi ditut. Asko ez. Laubost zuhaitz (pagoa, haritza, hagina, pinua, makala...) eta bizpahiru lore (lilipak, liliak, azkari-loreak...). Natura maitatzen ikasi dut, izendatzen baino areago. Eskerrak PlantNet daukagun!
Ezagutzen dudan poeta bakarra da, euskaraz liburua amaitu ondoren, jarraian, erdaratu egiten duena. Ez dakit hori ona den. Pare bat elkarrizketa entzun diot, eta orohar pertsona interesgarria iruditu zait. Bi saio ditu #LizardirenBaratza podcastean: elkarrizketa bat Castillo Suarezekin eta poema hautaketa bat, musikaz lagunduta.
Liburu bakoitzak atzean soinu-banda bat duela uste dut. Batzuetan horretan jolasten dut: liburu bat hartu eta soinu-banda asmatzen saiatu. Zeru Lurren Liburuaren banda sonora Txomin Artolaren "Belar Hostoak" izan zitekeela pentsatu nuen, bertan Txominek Walt Whitmanen bertsoak euskaratu eta musikatu baitzituen, eta Whitman da, ziur aski, naturaren poeta, beste inor baino gehiago. Elkarrizketa batean, ordea, ezetz entzun nion... bere poesiak ez zuela Whitmanekin zerikusirik, oso bestelakoa zela. Lizardiren Baratzan, Zeru Lurren Liburuari buruzko saioan, IbilBedi taldearen "Berandu baina garaiz" diska aukeratu zuten liburuari soinu-banda emateko. Programa entzun ondoren, hautaketa bikaina iruditu zitzaidan.

2023ko Irun Hiriko Kutxa Literatura Sariaren irabazlea Poesia liburu ugari ditu egileak eta, bere azkenekoetan bezala, honetan ere, aurrekoen bidetik, …