Kritikak eta Iruzkinak

mikelgs

mikelgs@paperjale.eus

duela 2 urte, 5 hilabete(e)an batu zen

Tarteka irakurtzen dut zerbait, ez dut uste balorazio edo iruzkin txar asko egingo ditudanik, ez dut denbora horretan erabiliko. Gomendioak egin eta bilatu bai, gustura!

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

(e)k Mary Shelley(r)en Frankenstein(r)i buruzko iruzkina egin du

Mary Shelley: Frankenstein (Euskara language, 2022, Erein) 5 izar

Hemezortzi urte zituen Mary Shelleyk Frankenstein idatzi zuenean. Hor sortu zuen azken mito modernoetako bat, …

155garren orrian hasten da "munstroa" kontatzen, nola hasi zen mundua ulertzen.

168garren orrian modu berezian erabiltzen da patriarkal hitza, gobernantza onbera gisa-edo.

(e)k George Orwell(r)en Homenaje a Cataluña(r)i buruzko iruzkina egin du

George Orwell: Homenaje a Cataluña (Spanish language) 4 izar

Sin duda uno de los libros más importantes del siglo XX. Una obra clave sobre …

Kaixo @Behizain , uste dut hanka sartu nuela aurrekoan. Zure iruzkin bat ikusi nuen liburu honena paperjale.eus/book/4915/s/homenaje-a-cataluna eta nire kritika ere beheko partean ikusi nuenez, pentsatu nuen gaizki igo zenuela liburua.

Nik ingelesez irakurri nuenez, zuk igotako liburua aldatu, portada jarri, deskribapena ISBN eta guztia aldatu nion... Barkatuuuu

Gero konturatu nintzen liburuaren beste edizioetatik ere agertzen zirela komentarioak, horregatik zegoen nirea hor. Esaten badidazu zein den zuk irakurri duzun liburuaren ISBN-a, zuzenduko dut!

(e)k Iñigo Ibarra Alonso(r)en Kenavo, zaku bete urre!(r)i buruzko iruzkina egin du

Iñigo Ibarra Alonso: Kenavo, zaku bete urre! (Paperback, Euskara language, 2019, Pamiela argitaletxea) 4 izar

Kenavo liburuaren kritika egin dut @Mendilarre , zerbait kentzea nahi duzu spoilerra delako edo? Hala bada, esan lasai!

Zalantza handiak izan ditut zenbat izar jarri... edo izarrik ez jartzea ere... (hori zen errazena eta koldarrena nire partetik). 40. orrian Anek esaten duen gisan kultura zenbakitu beharra ez dago ondo...

(e)k Iñigo Ibarra Alonso(r)en Kenavo, zaku bete urre! liburuaren kritika egin du

Iñigo Ibarra Alonso: Kenavo, zaku bete urre! (Paperback, Euskara language, 2019, Pamiela argitaletxea) 4 izar

Gazte-literatura

4 izar

Erraz irakurtzen den liburua da: istorioa altxor baten bilaketa delako, bidaiatu egiten dutelako, kapitulu motzak, eszena erotikoren bat... Gazteentzako bereziki interesgarria. Nire buruan Marilyn lesbiana zen eta ez zion mutil bati muxurik emango, baina tira jaja

Ikusten diodan arazo bat da sinonimo eta esamoldeen erabilera gehiegizkoa. Euskararen didaktikarako edo gordailu lana egiteko idatzia dela dirudi une batzuetan. Naturaltasuna edo sinesgarritasuna galarazten dio horrek batzuetan, batez ere dialogoetan (narratzailea jasoago mintzatzea normala da).

Bertsozaletasuna transmititzen du eta Bretainiari buruz ere zerbait ikasten da, hori bai gustatu zaidala! Zein neurritan ote da autobiografikoa liburua? 😄

EDIT: kritika hau idatzi ondoren ikusi dut egileak berak antzeko zerbait esaten duela liburuaz! Desiatzen nago bere beste liburua irakurtzeko, berez horren bila joan nintzen liburutegira, baina ez zegoen eskuragarri: Ostadar 7310

(e)k Eckhart Tolle(r)en El poder del ahora liburuaren kritika egin du

Eckhart Tolle: El poder del ahora (Spanish language, 2014, Gaia) 4 izar

Para adentrarnos en El poder del ahora tendremos que dejar atrás nuestra mente analítica y …

Autolaguntza liburu bat

4 izar

Sarritan kritikatzen dira autolaguntza liburuak ezker politikotik, ez dutelako sufriarazten digun sistema kritikatzen. Ez dutelako gizartea antolatzera bultzatzen, baizik eta norbanakoen ardura gisa jartzen duelako sufritzea edo ondo funtzionatu eta bizitza konpontzea (psikologikoki izorratuta dagoen jendeari gainera...).

Ulertzen ditut kritika horiek, eta nik ez ditut mota horretako liburuak irakurtzen normalean, baina liburu honekin dezente flipatu nuen (gazte samarra nintzen irakurri nuenean). Sekta bateko burua izan liteke idazlea, arazorik gabe. Ni une batzuetan irabazi ninduen... bizitza modu desberdinetan bizi daiteke: ohikoena da gure ideietan murgilduta egotea, nahiz eta begiak eta belarriak adi eduki, ez gaude benetan errealitatean... Orainean bizitzeko saiakera egiten dut tarteka, baina ez dut ia batere eusten hor, egia esan. Zuk?

Gomendatzen dut liburu hau!

(e)k Uxue Apaolaza Larrea(r)en Bihurguneko nasa liburuaren kritika egin du (Narratiba, #139)

Uxue Apaolaza Larrea: Bihurguneko nasa (Paperback, Euskara language, Susa) 4 izar

Hamar urte geroago Madrilgo eguzkipean Juan, Josetxo, Fer eta Estebanekin elkartuko da Lur. Elkar barkatzen …

Gomendagarria!

4 izar

Madrilen bizi den euskal emakume gazte baten kontakizunak. Egiten dituen zenbait erreferentzia zinematografiko ez ditut ezagutzen, beraz ez dut dena ulertu, baina nahikoa bai, gozatzeko. Ez dut gehiago kontatu nahi. Lehen ipuinak eta azkena gustatu zaizkit gehien. Irakurri! ADI: nahiz eta protagonista bera izan eta garapen bat egon ipuinetan zehar, hau ez da nobela bat, ez dira kapituluak. Ipuinak dira eta arreta dezente (gehiegi batzuetan) eskatzen diote irakurleari.

(e)k Antonio Altarriba(r)en El arte de volar liburuaren kritika egin du

Antonio Altarriba, Joaquim Aubert Puigarnau "Kim": El arte de volar (Hardcover, Gaztelania language, 2016, Norma editorial) 4 izar

El 4 de mayo de 2001, el padre de Antonio Altarriba se arrojó por la …

Aita-biografia bat

4 izar

Gizon baten bizitza ardatz hartuta Espainiako gerra zibila eta ondorengo hamarkada faxistak erakusten ditu komiki honek. Emakumeak gizonen desio objektu gisa deskribatzen dira ia kasu guztietan, era desberdinetan. Zalantza geratzen zait ea egileak hori gizarte matxista baten kritika gisa egin duen.

Antonio Altarribak bere aitaren bizitza jasotzen du, berak bizitu izan balu bezala, Maus komiki famatuan bezala. Bizipenak bestelakoak dira, noski.

Zahartzaroko dekadentzia deskribatu eta zahar-egoitzen kritika bat ere egiten du. Gogoan dut gastroenteritisak jota nengoela liburu hau irakurri nuenean. Bi egun neraman ezer jan gabe, ondo eta lasai gainera, goserik gabe. Eta pasarte batean agure kuadrila baten elkarrizketa kakaren ingurukoa da, eta zahartzaroan deskubritzen dela bizitzaren sekretua, errealitate sinplea: digestio hodi bat baino ez garela. Oso bitxia izan zen niretzat irakurketako momentu hori.

(e)k Koldo Izagirre(r)en Zaldi bat ihes garrezko zelaian liburuaren kritika egin du

Koldo Izagirre: Zaldi bat ihes garrezko zelaian (Paperback, Euskara language, Argia) 4 izar

Liburu honetako testuen patua altxor bilakatzea zen. Alegia, lurpean gordeta geratzea. Gure ahanztura handia pixka …

Denboraren makina dira kronikak

4 izar

Historiako beste garai batera eramaten zaituzte kronikek. Euskara garbizalea nabaritu dut lehen kroniketan, adibidez. Asmatu ziren hitz haietako batzuekin. Baina ez zait deserosoa ere suertatu. "Oldoztu" hitzaren maiztasunak harritu nau, ez dakit asmatua den, "pentsatu" esan nahi omen du.

Koldo Izagirrek bildu ditu aurkitzeko zailak ziren testu (historiko + literario) hauek eta Berria eta Argian bertan egindako elkarrizketak interesgarriak dira. Baita Gorka Bereziartuaren hitzaurrea ere, kronikak balioesteko.

Kapitulu motz-motzak bezala dira, batzuk ez zaizkit gustatu, baina gehienak bai. Batzuekin flipatu ere egin dut (baina ez dut esan nahi zeintzuekin... 😄). Gomendagarria!

(e)k Mary Shelley(r)en Frankenstein irakurri nahi du

Mary Shelley: Frankenstein (Euskara language, 2022, Erein) 5 izar

Hemezortzi urte zituen Mary Shelleyk Frankenstein idatzi zuenean. Hor sortu zuen azken mito modernoetako bat, …

Ez dakit zergatik, uste nuen Danele Sarriugartek itzulia zela Frankenstein. Bilatu dut interneten eta ezetz iruditu zait, hau.izango.da euskaratuta dagoen edizio bakarra.

Ea ba, beste bat gehiago irakurri nahi ditudanen pilara! 😅

(e)k Hasier Etxeberria(r)en Eulien bazka liburuaren kritika egin du

Hasier Etxeberria: Eulien bazka (Basque language, 2003, Susa) 5 izar

Damian Arruti zientzialaria (entomologoa) du protagonista Eulien bazka-k, Hasier Etxeberriaren eleberriak. Eztarrian gaitz bat duena …

Zer esan!

4 izar

Liburua oso ondo "desplegatzen" dela iruditu zitzaidan. Irakurri beharrekoa dela uste dut. Suposatzen dut eleberri beltza edo detektibe nobela bat dela.

Pixka bat arraro sentiarazi ninduen gizon/emakume nola deskribatzen dituen ikusteak. Ez dakit nola esan, generoa edo heteroaraua oso markatuak, edo? Horrelako zerbait.

Protagonistak badu eztarrian gaitz bat. Idazleak ere bazuen zerbait, liburu hau idatzi eta urte dezente igaro ondoren hil zen, horregatik. Sautrela telebista saiotik ezagutzen nuenez, zendu ondoren liburu honen bila joan nintzen. Gomendatzen dut eta audio pusketa bat grabatu dut, irakurtzea merezi duela ikusteko. Norbaitek entzun nahi badu, orri honetako "Lortu kopia bat" atalean dago esteka.