
Iruleak, Garazi Albizua Castelao, Olga Carmona Peral
Hiru dira iruleak: Kloto, Lakesis eta Atropos. Beldurgarriak, boteretsuak eta independenteak. Gizakien patuaren jabe eta gidari… baina, hargatik, Lurrean aspaldi …
Tarteka irakurtzen dut zerbait, ez dut uste balorazio edo iruzkin txar asko egingo ditudanik, ez dut denbora horretan erabiliko. Gomendioak egin eta bilatu bai, gustura!
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Hiru dira iruleak: Kloto, Lakesis eta Atropos. Beldurgarriak, boteretsuak eta independenteak. Gizakien patuaren jabe eta gidari… baina, hargatik, Lurrean aspaldi …
Hasieran harroputza eta pedantea iruditu zitzaidan egilea, baina gero irabazi ninduen. Hezkuntzako profesional guztiei gomendatzen diet eta gustatuko litzaidake liburua komentatzea.
Hala ere, puskatzailea den neurrian da askatzailea liburu hau. Eraikitzailea ere izan behar da eta liburu honetan horrelako gutxi dagoela uste dut.
Gazte literatura, ona baldin bada, helduentzat ere bada. Hau da adibide bat. A ze gaitasuna giroa sortzeko idazleak!! Eta itzulpena ere bikaina iruditu zitzaidan, oso gustura irakurri nuen behintzat.
Malko batzuk atera ditzakeen liburua. Irakurri ahala tarteka utzi behar da. Hala ere, oso erraza da liburua utzi eta hartzea, pasarte motzak biltzen ditu, gaika antolatuak. Hau da, gerran ibili.zen emakume bati egindako elkarrizketa osoak irakurri beharrean, elkarrizketa guzti horietan gai bati buruz esan ziren pusketak irakurtzen dira, atalka. Gerra zer den ulertzeko beste liburu on bat. Emakumeek gerra (eta gerra ostea) nola bizi dezaketen ulertzeko liburua.
Edukiari buruzko abisua spoiler totala
Pederastia kasu bat da nobela honetan agertzen dena. Baina pederastaren ikuspegitik kontatua. Beraz, maitasun istorio bat da... oso era delikatuan idatzia. Gogoan dut neskatila sutondoan, eta gorritu den edo ez zalantza gizonak. Gogoan dut nola doan gizona bere burua konbentzitzen umeak maite duela bera, berak umea bezala. Eta gogoratzen dut itsaso harrotuan umearen burua agertu-desagertu... halako zerbait zela liburuaren amaiera. UF!!
Mirandek norbaiti aipatu omen zion umea mutikoa izatea zeukala pentsatua hasieran. Entzun izan dut idazle hori nekrofiloa zela, nazien alde egon zela... denetarik.
Spoiler abisu hau ireki duzunez, liburua irakurrita duzula suposatzen dut. Zerbait komentatu nahi?
Euskaltasunaren esentzia kostaldean deskribatzen du. Gaztetxotan gustura irakurri nuen, ez dakit orain gustatuko litzaidakeen. Edonola ere, ez da oraingo begiekin irakurri behar. Baserrian girotutako Garoa ere badago.
Euskaltasunaren esentzia baserrian deskribatzen du. Gaztetxotan gustura irakurri nuen, ez dakit orain gustatuko litzaidakeen. Edonola ere, ez da oraingo begiekin irakurri behar. Kostaldean girotutako Kresala ere badago.
Euskal eleberrigintza modernoa nobela honekin hasi zela esaten da, Txillardegik zerbait desberdina egin zuelako, Europako-eta korronteei jarraiki. Nobela existentzialista da hau, Batxillergoan edo DBHn irakurrarazi ziguten eta ez dut oroitzapen txarrik, behartuta irakurri arren.
Gauza bakarra dut gogoan nobelatik: Leturia atso zahar bati begira, beltzez jantzita (alargun seguru aski) eta bizkarra okertuta lurrak tirako balio bezala (bale Fitoren kanta bat kolatu zait hemen) nekez doa ibiltzen; eta Leturiak pentsatzen du ez ote den heriotzari beldurra, horrelako pertsona bat bizirik mantendu dezakeen bakarra.
Liburu honek malkoren bat atera zidan, eta asko irakatsi zidan pertsona transexualen inguruan. Zorionez, gero eta gehiago dakigu guztiok gai hauei buruz.
Edukiari buruzko abisua spoiler txikia
Gai batzuk muturrera eramanda sortutako mundua: ugalketa kontrola, plazer sexuaren hipernormalizazioa, arrazismoa edo kasta gizartea, baina jaiotzatiko igurikipenekin bat datorren bizitza edukita konformatze zoriontsua... Gomendatzen dut!!
Uste nuen Kataluniari errekonozimendu bat (nazio izaerarena) emango zion liburua irakurriko nuela, baina ez. Gogoratzen dudana da gerraren absurdoa, asperdura... eta abar transmititu zizkidala. Gomendatzen dut!