Azken portuko postdatak

Azal biguna, 180 orrialde

Euskara hizkuntza

Elkar(e)k argitaratua.

ISBN:
978-84-1360-252-3
ISBN-a kopiatu!
5 izar (berrikuspen 1)

Aia Azken Portun bizi izan da beti. Mon ihesi joan zen aspaldi, baina orain, hamar urte pasatu eta gero, herrira bueltatu da. Asko dute elkarri kontatzeko eta, oraingoz aurrez aurre ikusi ez arren, gutunak trukatzeari ekin diote. Iraultza, irakurketak, anarkia, adiskidetasuna, teknokrazia, maitasuna, borroka, artea, gizon-emakumeak, ametsak, bizitza... Era askotako gaiak agertuko dira joan-etorriko gutunotan, eta horrekin batera beren historia berreraikitzen saiatuko dira: urrundu zituen gertakaria, haren inguruko misterioa, baita ezkutuan mantendu dituzten beste hainbat kontu ere.

Bakarka literatura ibilbide sendoko idazle bi elkartu dira lau eskutara ondutako nobela bat idazteko: eskutitz bidezko eleberri bat, arin eta atseginez irakurtzen dena, baina gai sakonak planteatu eta zer pentsatua ematen duena. On degizula!

Edizio 1

(e)k Asel Luzarraga Zarrabeitia(r)en Azken portuko postdatak liburuaren kritika egin du

Ea egunen batean postre bat oparitzen diguten

5 izar

Azken portuko postdatak Euskal Herriko herri askoren esentziara hurbiltzen den fikziozko herri batera eramaten gaitu. Bi pertsonaien ekarpenekin, zorroztasunez islatzen dira etengabeko tentsioan dauden konplexutasun politiko, sozial eta emozionalak. Aselek eta Johnek, bakoitzak bere estilo propioarekin, nortasunari, gatazkari, erresistentziari eta pertsonaien dimentsio intimo eta sexualari buruzko gaietan sakontzen dute.

Egiturak aukera ematen die introspekzioa eta kritika esploratzeko bakoitzaren erara eta "Postdata" bakoitzak pertsonaien egungo izaera eraikitzen duten istorio indibidual eta kolektiboetara hurbiltzen gaitu. Pertsonaiak konplexuak dira, lehengo eta oraingo borrokek markatutako pertsonalitate indartsuarekin.

Lagunen arteko gutun horietan egile bakoitza bereizteko, badira agerian geratzen ez diren estilo-xehetasunak. Baina nor den nor identifikatzeko gai izango zara, non begiratu behar duzun baldin badakizu.

Lankidetza honek on egin die biei. Ea egunen batean postre bat oparitzen diguten.