Erabiltzailearen profila

Dabid

desertorea@paperjale.eus

duela 2 urte, 7 hilabete(e)an batu zen

🐧 #SoftwareLibrea 🔐 #Pribatutasuna 📡 #BurujabetzaTeknologikoa 🧠 #KulturaAskea 🎒 #HezkuntzanLibrezale 📚 #Literatura 💬 #365egun 🇵🇸 #FreePalestine

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Dabid(r)en liburuak

Irakurtzeko (94 guztiak ikusi)

Irakurtzeari utzita (9 guztiak ikusi)

2025 urteko irakurketa-helburua

66% osatuta! Dabid(e)k 12 liburutik 8 irakurri ditu.

(e)k Michael McDowell(r)en Blackwater VI. Lluvia liburuaren kritika egin du (Blackwater, #6)

Michael McDowell, Carles Andreu (itzultzailea): Blackwater VI. Lluvia (Paperback, Español language, Blackie Books) 4 izar

Pasan los años entre suntuosas fiestas, uniones insólitas y sobrecogedoras revelaciones. Pero nada traerá paz …

Adi! Ez da saga bat, sei atal dituen liburua da

5 izar

Blackwater lehen kapitulutik harrapatu nau istorio liluragarri batekin. Foilletoia izateak ez dio baliorik kentzen, alderantziz: estiloak xarma berezia gehitzen du, eta formatu hori ez dela gutxietsi behar erakusten du. Hain obra luzean normala da akatsen bat edo beste aurkitzea, baina hemen gutxi dira eta ez dute irakurketa oztopatzen. Liburuko pertsonaiak oso ondo eraikita daude, eta modu naturalean eboluzionatzen dute ataletan zehar. Bakoitzaren garapena zaintzearen ondorioz, motibazioak eta gertatzen diren aldaketak ulertzea ahalbidetzen du, irakurlea haiekin inplikatzea lortuz.

Blackwater ez da beldurrezko eleberri bat, familia-harremanetan eta botere-egituretan oinarritutako istorio bat baizik, baina zientzia-fikzioaren, beldurrezko liburuen eta pulp kulturaren ukituak oso presente ditu eta ondo dosifikatzen dira.

Sei liburuxken bidez irakurtzeko ideiak umetan astero ikusten genituen telesail haiek ekar ditzake gogora, eta ziur aski bere garaian eragin berezia izan zuen. Hala ere, data pasatu ondoren, formatuak bere erakargarritasunaren zati nabarmena galtzen du; hala ere, salbuespen bezala, interesgarria da ikustea egileak nola erabaki …

(e)k Empty Author(r)en El visitante liburuaren kritika egin du

Empty Author, Carlos Milla Soler (Itzultzailea): El visitante (Hardcover, Gaztelania language, 2021, Plaza & Janes) 4 izar

Un niño de once años ha sido brutalmente asesinado. Todas las pruebas apuntan a uno …

Zenbaitetan zera eskatzen diozu liburu bati: istorio on bat eta kitto

4 izar

SK-en El visitante harritu egin nau, nahiz eta argitaratu zuzenean ez nuen irakurtzeko gogo handirik izan. Ez dakit zergatik, baina kostatu zait aukera bat ematea. Eta behin hasita, harrapatu egin nau, erabat.

Zakuaren gizona kondairaren bertsio moderno bat bezalakoa da, umeei beti beldurra eman dien irudi ilun hori. Kingek bere estilora eramaten du dena bihurriagoa izan dadin, sineskeriek gaur egungo mundua “arrazionalean” duten lekua erakutsiz. Zati batzuek, batez ere amaiera aldera, Stokerren Drakula ekarri zidaten gogora, batez ere Holly eszenan sartzen denean.

Zenbaitetan zera eskatzen diozu liburu bati: istorio on bat eta kitto. Eta El visitantek bere lana bete egiten du, asmo handikirik gabe, baina azken orrira arte itsatsita mantentzea lortuz.

(Ni bezalako frikientzat: “La torre oscura” sagarakin duen lotura, erabatekoa da.)