Itzuli

(e)k Asel Luzarraga Zarrabeitia(r)en Azken portuko postdatak kritika egin du

Azken portuko postdatak (Paperback, Euskara language, Elkar) 5 izar

Aia Azken Portun bizi izan da beti. Mon ihesi joan zen aspaldi, baina orain, hamar …

Ea egunen batean postre bat oparitzen diguten

5 izar

Azken portuko postdatak Euskal Herriko herri askoren esentziara hurbiltzen den fikziozko herri batera eramaten gaitu. Bi pertsonaien ekarpenekin, zorroztasunez islatzen dira etengabeko tentsioan dauden konplexutasun politiko, sozial eta emozionalak. Aselek eta Johnek, bakoitzak bere estilo propioarekin, nortasunari, gatazkari, erresistentziari eta pertsonaien dimentsio intimo eta sexualari buruzko gaietan sakontzen dute.

Egiturak aukera ematen die introspekzioa eta kritika esploratzeko bakoitzaren erara eta "Postdata" bakoitzak pertsonaien egungo izaera eraikitzen duten istorio indibidual eta kolektiboetara hurbiltzen gaitu. Pertsonaiak konplexuak dira, lehengo eta oraingo borrokek markatutako pertsonalitate indartsuarekin.

Lagunen arteko gutun horietan egile bakoitza bereizteko, badira agerian geratzen ez diren estilo-xehetasunak. Baina nor den nor identifikatzeko gai izango zara, non begiratu behar duzun baldin badakizu.

Lankidetza honek on egin die biei. Ea egunen batean postre bat oparitzen diguten.