Dabid (e)k Mikel Pagadi(r)en Bisita liburuaren kritika egin du
Aukera bat merezi duen liburua
4 izar
Hasieran, Bisitak ez zuen nire interesa piztu. Pare bat aldiz pasatu nintzen liburuaren aurretik, eta ez nuen irakurtzeko interes handirik sentitu. Hala ere, aukera bat ematea erabaki nuen, eta pozten naiz hori egin izanaz.
Pagadik aurkezten duen istorioa sendoa da, eta umore ukituek goratzen dute. Askotan, sarkastikoak eta zorrotzak dira, eta oso modu egokian integratuta daude, irakurketa arina eta entretenigarria eginez. Gainera, istorioa oso irudimentsua eta freskoa dela nabarmenduko nuke.
Beste edozein liburuk bezala, Bisitak itzalak ditu. Itzalen artean, bere estiloak batzuetan telebistako edo zinemako gidoi bat gogorazten duela azpimarratuko nuke (hori da, azken batean, bere medio naturala). Baina ez diot txarra denik. "Alferrikakoa" dena ezabatzeko behar horrek ondo funtziona dezake beste euskarri batzuetan, baina literaturan, uste dut "beharrezkoak ez diren" xehetasun horiek aparteko nortasun ematen dutela, eta agian sentitu dut gehiegi moztu duela zenbait lekutan. Edonola ere, ulertzen da zergatik egin duen eta barkatzen zaio. 🤣
Esandakoa, balantzea positiboa da. Zalantzarik gabe, aukera bat merezi duen liburua.