Dabid (e)k Edorta Jimenez Ormaetxea(r)en Aizkorak eta gutunak liburuaren kritika egin du
Ia lekuko bihurtzen zara
5 izar
Edorta Jimenezen Aizkorak eta gutunak irakurlea harrapatu egiten du. Idazkera bizia eta dotorea du, eta istorioak sortzen duen giroan berehala murgiltzen zara. Esan nahi dut denboran eta espazioan oso ondo kokatua dagoela, eta irakurtzen duzun bitartean ia prozesu osoaren lekuko bihurtzen zarela.
Kapitulu laburrek ere, laguntzen dute liburua egun gutxitan irensten. Gainera, asko disfrutatu dut kaleak eta lekuak ezagututa, oso erraza izan baita kale horietatik paseatzea.
Edortak berak esan du istorioaren oinarria benetakoa dela, eta harrigarria da, izan ere, Bermeon bertan gertatuta ere, ez da ezaguna. Nik neuk ere ez nuen honen berririk liburua hartu arte. Horrek balio berezi bat ematen dio. Gustura entzungo nuke nola bizi izan zuen liburuaren sortze prozesua, batez ere hizketaldia Almikan balitz.
Ederra lana, zorionak.