Itzuli

(e)k Laura Mintegi(r)en Akabo liburuaren kritika egin du

Laura Mintegi: Akabo (Paperback, Euskara language, Txalaparta) 4 izar

Gehiago jasan ez, eta, azkenerako, egin behar izan du: bi urteko harremanaren ostean, Sheenak Manu …

Estrukturak eta erritmoak laguntzen dute

4 izar

Akabo gustura irakurtzen den nobela iruditu zait, estrukturak eta erritmoak laguntzen dute. Bereziki gustatu zait istorioak aurrera egiten duen erritmoa eta jorratzen dituen gaiak (tesia, bikotearen desegitea, erasoak...), gaur egungoak eta interesgarriak direnak. Tramak harrapatu egin nau hasieratik, eta irakurtzeko gogoa izan dut azkeneraino. Euskararen erabilera ere aipagarria da: naturala, artifiziorik gabea, baina oso ondo idatzia eta zaindua, eramaten zaituena. Euskaraz irakurtzera ohituta ez dagoen norbaitek ere gozatu ahal izango luke zailtasunik handirik gabe liburu hau.

Alderdi batzuek, ordea, ez naute hainbeste konbentzitu. Adibidez, Sheenaren pertsonaia ez zait guztiz sinesgarria egin, Manu Bartzelonara bueltatzen denetik aurrera. Ez dut ulertzen nola deritzon ideia hobea dela pertsona bat hiltzea (horrek dakarren guztiarekin: psikologikoki, poliziarekin...), bere bikoteak kartzela bihurtu duen harreman horretatik alde egitea baino. Izan ere, bikotekidea hiltzen duela dakigu lehen orrialdetik, baina ia damurik eta gatazka moralik ere ez du erakusten liburu osoan (poliziak harrapatuko ote duen beldur ere ez da!). Pertsonaia hotzegia (zentzu moral horretan) azken kapituluan aipamen arin batengatik izango ez balitz.