Itzuli

(e)k Javi de Castro(r)en Villanueva liburuaren kritika egin du

Javi de Castro: Villanueva (Hardcover, Gaztelania language, 2025, ASTIBERRI) 5 izar

Miguel y Ana son jóvenes, tienen deudas y esperan un bebé. Un pequeño pueblo que …

Etengabeko deserosotasun sentsazioa sortzen du

5 izar

Villanueva komikiak landa eremuak eta misterio elementuak uztartzen dituen lana da, etengabeko deserosotasun sentsazioa sortzen duena. Denboran geldirik dagoela dirudien fikziozko herri txiki batean kokatzen da eta misterio giro hori da liburuaren bertute handienetako bat. Javi de Castrok lehen orrietatik bertatik, atmosfera bikaina sortzen du: sumatzen da zerbait ez dagoela ongi, baina ezin da zehazki identifikatu zer den. Horrek tentsio oso eraginkorra sortzen du, irakurlea jakin-minez mantentzen duena une oro.