Gata Cattana arlo pertsonala eta politikoa uztartzeak oparitzen duenaren erakusgarri indartsua da. Bere poemak zuzenak dira eta mitologia, kritika soziala eta feminismoari eta identitateari buruzko hausnarketak nahasten dituzten irudiz beteta daude. Irakurri.
Kritikak eta Iruzkinak
🐧 #SoftwareLibrea 🔐 #Pribatutasuna 📡 #BurujabetzaTeknologikoa 🧠 #KulturaAskea 🎒 #HezkuntzanLibrezale 📚 #Literatura 💬 #365egun 🇵🇸 #FreePalestine
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Dabid (e)k Gata Cattana(r)en Poesía completa liburuaren kritika egin du (Verso&Cuento)
Dabid (e)k Stephen King(r)en La caja de botones de Gwendy liburuaren kritika egin du (Trilogía La caja de botones de Gwendy, #1)
Istorio ona, arratsalde tonto baterako
4 izar
Stephen Kingek eta Richard Chizmarrek beldurrezko istorio batean murgilduko gaituzte "La caja de botones de Gwendy" nobela laburrarekin. Hainbat botoi dituen kutxa misteriotsu bat aurkitzen duen neskato baten istorioa da, baina zein preziotan?
Dabid (e)k Isabel Allende(r)en La casa de los espíritus liburuaren kritika egin du
Liburu honek ulertzen ez nuen idazle batekin adiskidetu nau
5 izar
Nahiz eta beti izan naizen irakurle, aitortu behar dut ez nuela inoiz gozatu eskolan irakurtzera behartzen gintuzten liburuak irakurtzen, eta La casa de los espíritus ez zen salbuespena izan garai hartan. Hiru aldiz saiatu nintzen gerora berriro hartzen urteetan zehar, baina Barrabas itsasoz iristen den kapituluan trabatuta geratzen nintzen beti. Bitxia bada ere, antzeko zerbait gertatu zitzaidan Cien años de soledad liburarekin eta horrek pentsarazi dit liburu biek badutela eskuraezina zitzaidan zerbait komunean. Oraingoan, ordea, bukatu dut eta, nire harridurarako, izugarri gozatu dut. Hainbeste, ze pena ematen dit amaierara iritsi izanak.
La casa de los espíritus nobela bat baino gehiago da; herri oso baten historiaren zati garrantzitsu baten kontaketa da, Trueba familiako hainbat belaunaldiren bidez kontatua. Bere errealismo magikoak eta herrialdeko gertaera historikoekin duen lotura sakonak liluratu egin naute. Lehen aldiz, Isabel Allende ulertzea lortu dut eta bere liburu gehiago irakurtzeko prest utzi nau.
Askok Cien años de soledad liburuarekin …

Askok Cien años de soledad liburuarekin alderatzen dute beste hau, baina agian konparazio bidezkoagoa El amor en los tiempos del cólera liburuarekin litzateke, biek giza harremanei eta denboraren joanean irauten duten loturei heltzeko duten moduagatik.
Dabid (e)k Michael McDowell(r)en Blackwater VI. Lluvia liburuaren kritika egin du (Blackwater, #6)
Adi! Ez da saga bat, sei atal dituen liburua da
5 izar
Blackwater lehen kapitulutik harrapatu nau istorio liluragarri batekin. Foilletoia izateak ez dio baliorik kentzen, alderantziz: estiloak xarma berezia gehitzen du, eta formatu hori ez dela gutxietsi behar erakusten du. Hain obra luzean normala da akatsen bat edo beste aurkitzea, baina hemen gutxi dira eta ez dute irakurketa oztopatzen. Liburuko pertsonaiak oso ondo eraikita daude, eta modu naturalean eboluzionatzen dute ataletan zehar. Bakoitzaren garapena zaintzearen ondorioz, motibazioak eta gertatzen diren aldaketak ulertzea ahalbidetzen du, irakurlea haiekin inplikatzea lortuz.
Blackwater ez da beldurrezko eleberri bat, familia-harremanetan eta botere-egituretan oinarritutako istorio bat baizik, baina zientzia-fikzioaren, beldurrezko liburuen eta pulp kulturaren ukituak oso presente ditu eta ondo dosifikatzen dira.
Sei liburuxken bidez irakurtzeko ideiak umetan astero ikusten genituen telesail haiek ekar ditzake gogora, eta ziur aski bere garaian eragin berezia izan zuen. Hala ere, data pasatu ondoren, formatuak bere erakargarritasunaren zati nabarmena galtzen du; hala ere, salbuespen bezala, interesgarria da ikustea egileak nola erabaki …
Blackwater lehen kapitulutik harrapatu nau istorio liluragarri batekin. Foilletoia izateak ez dio baliorik kentzen, alderantziz: estiloak xarma berezia gehitzen du, eta formatu hori ez dela gutxietsi behar erakusten du. Hain obra luzean normala da akatsen bat edo beste aurkitzea, baina hemen gutxi dira eta ez dute irakurketa oztopatzen. Liburuko pertsonaiak oso ondo eraikita daude, eta modu naturalean eboluzionatzen dute ataletan zehar. Bakoitzaren garapena zaintzearen ondorioz, motibazioak eta gertatzen diren aldaketak ulertzea ahalbidetzen du, irakurlea haiekin inplikatzea lortuz.
Blackwater ez da beldurrezko eleberri bat, familia-harremanetan eta botere-egituretan oinarritutako istorio bat baizik, baina zientzia-fikzioaren, beldurrezko liburuen eta pulp kulturaren ukituak oso presente ditu eta ondo dosifikatzen dira.
Sei liburuxken bidez irakurtzeko ideiak umetan astero ikusten genituen telesail haiek ekar ditzake gogora, eta ziur aski bere garaian eragin berezia izan zuen. Hala ere, data pasatu ondoren, formatuak bere erakargarritasunaren zati nabarmena galtzen du; hala ere, salbuespen bezala, interesgarria da ikustea egileak nola erabaki zuen egitura hori ematea.
Blackwater irakurtzea merezi du, dudarik gabe, eta jende askori gomendatuko diot, zein ona den ikusita.
PD: Liburua izugarri gustatu zait eta ulertzen dut zergatik askok konparatzen duten Cien años de soledad monumentuarekin, baina ez gaitezen engaina: Gaboren aurka lehiatzea ia ezinezkoa da eta eleberri hau motz geratzen da Buendiatarren jenialtasunaren aurrean. Nik bere garaian bost izar eman nizkion Cien años de soledad liburuari eta gaur Blackwaterri beste horrenbeste emango dizkiot, baina liga ezberdinetan jokatzen dute eta kontrakoa esatea gezurra esatea litzateke. Eta, behar izan publiziatarioak gorabehera, hori horrela da. XD
Dabid (e)k Michael McDowell(r)en Blackwater V. La Fortuna liburuaren kritika egin du (Blackwater, #5)
Dabid (e)k Michael McDowell(r)en Blackwater IV. La guerra liburuaren kritika egin du (Blackwater, #4)
Dabid (e)k Michael McDowell(r)en Blackwater III. La casa liburuaren kritika egin du (Blackwater, #3)
Dabid (e)k Michael McDowell(r)en Blackwater II. El dique liburuaren kritika egin du (Blackwater, #2)
Dabid (e)k Michael McDowell(r)en Blackwater I. La riada liburuaren kritika egin du (Blackwater, #1)
Dabid (e)k Empty Author(r)en El visitante liburuaren kritika egin du
Zenbaitetan zera eskatzen diozu liburu bati: istorio on bat eta kitto
4 izar
SK-en El visitante harritu egin nau, nahiz eta argitaratu zuzenean ez nuen irakurtzeko gogo handirik izan. Ez dakit zergatik, baina kostatu zait aukera bat ematea. Eta behin hasita, harrapatu egin nau, erabat.
Zakuaren gizona kondairaren bertsio moderno bat bezalakoa da, umeei beti beldurra eman dien irudi ilun hori. Kingek bere estilora eramaten du dena bihurriagoa izan dadin, sineskeriek gaur egungo mundua “arrazionalean” duten lekua erakutsiz. Zati batzuek, batez ere amaiera aldera, Stokerren Drakula ekarri zidaten gogora, batez ere Holly eszenan sartzen denean.
Zenbaitetan zera eskatzen diozu liburu bati: istorio on bat eta kitto. Eta El visitantek bere lana bete egiten du, asmo handikirik gabe, baina azken orrira arte itsatsita mantentzea lortuz.
(Ni bezalako frikientzat: “La torre oscura” sagarakin duen lotura, erabatekoa da.)
Dabid (e)k Paco Roca(r)en Regreso al Edén liburuaren kritika egin du
Itzela
5 izar
Paco Rocak "Regreso al Edén" komikiarekin Valentziako gerraondora hurbiltzen gaitu, familiaren oroitzapenen bitartez. Protagonistak duintasunez eta erresistentziaz hartu nahi ditu adinaren zailtasunak eta gazte garaian hondartzan egindako aspaldiko familia-argazki baten bidez, goseak eta errepresio faxistak gidatutako garai bateko itxaropenak eta frustrazioak berpizten ditu.
Bere estilo pertsonalarekin, nostalgia eta gordintasuna atzematea lortzen du, familiaren oroimenak babesleku gisa duen garrantzia nabarmenduz.
Dabid (e)k Asel Luzarraga Zarrabeitia(r)en Azken portuko postdatak liburuaren kritika egin du
Ea egunen batean postre bat oparitzen diguten
5 izar
Azken portuko postdatak Euskal Herriko herri askoren esentziara hurbiltzen den fikziozko herri batera eramaten gaitu. Bi pertsonaien ekarpenekin, zorroztasunez islatzen dira etengabeko tentsioan dauden konplexutasun politiko, sozial eta emozionalak. Aselek eta Johnek, bakoitzak bere estilo propioarekin, nortasunari, gatazkari, erresistentziari eta pertsonaien dimentsio intimo eta sexualari buruzko gaietan sakontzen dute.
Egiturak aukera ematen die introspekzioa eta kritika esploratzeko bakoitzaren erara eta "Postdata" bakoitzak pertsonaien egungo izaera eraikitzen duten istorio indibidual eta kolektiboetara hurbiltzen gaitu. Pertsonaiak konplexuak dira, lehengo eta oraingo borrokek markatutako pertsonalitate indartsuarekin.
Lagunen arteko gutun horietan egile bakoitza bereizteko, badira agerian geratzen ez diren estilo-xehetasunak. Baina nor den nor identifikatzeko gai izango zara, non begiratu behar duzun baldin badakizu.
Lankidetza honek on egin die biei. Ea egunen batean postre bat oparitzen diguten.
Dabid (e)k King, Stephen(duplicate)(r)en Holly liburuaren kritika egin du
Holly egilearen pertsonaiarik maitagarrienetako bat bihurtu(ko) da
5 izar
Holly liburuan, SKek Holly Gibney ikerketa kezkagarri baten erdigunera eramaten du, pertsonaia gisa zenbat hazi den erakutsiz. Holly ez da detektibe berezi bat bakarrik, gizakiaren txarrena ikusteko intuizio berezia duen norbait da. SKek Holly hurbilago bat erakusten digu eta zalantzarik gabe, Holly egilearen pertsonaiarik maitagarrienetako bat bihurtu(ko) da.
Dabid (e)k Marjane Satrapi(r)en Mujer Vida Libertad liburuaren kritika egin du
Borroka kolektiboa
5 izar
"Mujer Vida Libertad" komiki zuzen eta hunkigarria da, eta Irango emakumeen borrokan jartzen du arreta, errepresioaren aurrean duten ausardia nabarmenduz. Istorio desberdinen bidez, erakusten du emakume horiek, haien askatasunaren alde borrokatzen jarraitzen dutela. Ilustrazioek, indartsuak, oso ondo laguntzen diote mezuari.