Erabiltzailearen profila

construktsia

construktsia@paperjale.eus

duela urte 1, 2 hilabete(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

construktsia(r)en liburuak

Ikusi liburu guztiak

(e)k Emmanuel Rodríguez López(r)en El efecto clase media(r)i buruzko iruzkina egin du

El efecto clase media (Spanish language, 2022, Traficantes de Sueños) Baloraziorik ez

Este libro analiza la clase media como el núcleo de nuestra particular forma de vida …

Arras ongi dokumentatu, idatzi eta arrazoitutako liburua da. Egilea Katakraken aditu ahal izan nuen eta zinez interesgarria ere. Oinarrian, garapenkeriaz geroztik, eskola, klase erreprodukzioaren eta meritokraziaren tresna nola izan den azaltzera heldu da. Nire ikuspuntu pertsonalean (ideologikoan ere) estatuaren interes identitarioen eta patriarkalen inguruan bertze hainbertze erran zitekeen eta, bistan dena, liburu honetan ez duzue kritika hori aurkituko. Izan ere, egilea "Eskola errepublikarraren" (Frantziar errepublikartasunaren zentzuan, estatala, zentralista akaso) defendatzailea baita. Nazio eta genero auziak kanpo uzten dituen heinean ez ninduen ideologikoki asetu, eta, hala ere, liburu bikaina da zeinari "etekin" teoriko polita atera bainion.

(e)k Nora Salbotx Alegria(r)en Askatu edo moztu irakurtzen bukatu du

Askatu edo moztu (Paperback, Euskera language, 2021, Txalaparta) 4 izar

Bidasoaren bi aldeetara, hezkuntza, gurea, egundaino ez zaigu emana etorri. Bi estaturen interesen zerbitzura eraikitako …

2021eko otsailean, han eta hemen erraten ohi ditudanak entsegu itxurako eta formatu txikiko liburu batera ekartzeko eskatu zidaten. Horra, nondik gatozen, non gauden eta norat joan beharko genukeen eskemara ekarrita nere orduko gogoetak.

(e)k Marina Garcés(r)en Las falsas alternativas irakurtzen bukatu du

Las falsas alternativas (Paperback, 2022, Virus Editorial) Baloraziorik ez

En las últimas décadas, de la crítica a la escuela tradicional han surgido numerosos espacios …

Aski liburu interesgarria eskola libertarioei buruzko gogoeta sakona eta kritikoa dakarrena. Pertsonalki autore anarkisten nire erreferentzia zerrenda luzatzeko eta harez geroztik autore ederrak topatzeko balio izan dit. Berriki edizio berri bat atera da non aintzinsolasa errebisatu duen Ani Perezek berak, anarkismotik komunismorako bere garapen intelektual pertsonalarekin batera doana.

(e)k Paulo Freire(r)en Pedagogia Del Oprimido irakurtzen bukatu du

Pedagogia Del Oprimido (Paperback, Spanish language, 2007, Siglo Xxi Ediciones, Siglo XXI Ediciones) Baloraziorik ez

La pedagogia de Freire es un metodo de cultura popular cuya finalidad inmediata es la …

Pedagogiaren ezinbertzekoetan akaso lehena hau kokatuko nuke. Batetik munduan baden libururik irakurrienetakoa delako, bertzetik ez delako ulertzen ahal mundua eraldatzeko nahia duen hezkuntzarik Freireren obra gabe eta bere obra zabalean hau da "bandera-ontzia" dudarik gabe. Fite euskaraz leituko dugula uste dut. Ordu zen!

mikelgs(r)en egoerari erantzun dio

@mikelgs antzeko gabiltza Mikel, are sasoi hauetan. Metodologiaz geroz eta gutxiago leitzen dut nik ere, egiazki hezkuntzaren soslai politikoa aztertzera dedikatu naiz hondar urteetan, horrek erakartzen nau gehien Hezkuntzaren soslai politikoa ezkutatzeko merkatu saiakera basati honen aitzinean. Kasu honetan ere, enkargutik hasita, hezkuntzari buruzko entsegu politiko bat egitea izan zen asmoa. Zinez estimatua dago zure iruzkina. Ideia bikaina bookcrossinga Magisetan egitearena. Martxan jartzen saiatuko naiz neu ere. Sarri artio!

avatar for construktsia construktsia bultzatuta

(e)k Nora Salbotx Alegria(r)en Askatu edo moztu kritika egin du

Askatu edo moztu (Paperback, Euskera language, 2021, Txalaparta) 4 izar

Bidasoaren bi aldeetara, hezkuntza, gurea, egundaino ez zaigu emana etorri. Bi estaturen interesen zerbitzura eraikitako …

Magisteritza ikasleentzat

Baloraziorik ez

Ni dagoeneko Lehen Hezkuntzan lanean nabil eta ez zaizkit inspiragarriak suertatzen hezkuntza metodologiei buruzko testuak eta abar. Sobera irakurri dudala sentitzen dut eta tokatu zaidan lekuan, parean dauzkadan umeekin ahalik eta ondoen aritzea aski dut, egia esan.

Baina honelako liburu bat (laburra baita) oso egokia da magisteritza ikasleentzat. Daukadan alea, izan ere, Gasteizko irakasle eskolan utziko dut bookcrossing gisa bere bidea egin dezan.

Niretzat lehen atala (Nondik heldu gara) izan da aberasgarriena, euskal hezkuntzaren Historiaz laburpen azkar bat egiten du, aipu interesgarriekin.

(e)k Gabriel Aresti(r)en Euskal Harria (zentsuratu gabea) kritika egin du

Euskal Harria (zentsuratu gabea) (Basque language, 1986, Susa) 5 izar

Mugarri bat nire irakurraldien historikoan

5 izar

Euskal literaturaren klasiko hau irakurri gabea nuen eta zinez, mugarri bat ezarri du nire ni "euskal literatura irakurlean". Hasieran zaila gerta daiteke irakurketa bere ez ohiko ortografia dela eta, zentsuratu gabeko edizio honen akaberan azalpena ematen du Arestik berak egindako hautu horri buruzkoa eta hauxe gaineratzen: "Politikoek euskera garbi bat nahiago dute, naiz-eta (sic) horrela pobretzen den, baina eskritoreak euskera aberats bat behar du, naiz-eta horrela zikintzen den". Altxor bat da liburua berez, hemen badakarren perla saldotik bat: "ni ere izan nintzen behin, orain urte asko, herria, eta orain konturatu behar izan naiz ni... Orain, plaza batean haur batzuk erderaz kantacen ikusi ditudala" 1986ko Susaren edizioa Agustin Ibarrolaren irudiez lagunduta heldu da, preziso lan honetarako egin zituenak. Tira, altxor bat alderik alde. #PaperjaleZozketa

avatar for construktsia construktsia bultzatuta