Kritikak eta Iruzkinak

construktsia

construktsia@paperjale.eus

duela  urte 1, 8 hilabete(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

(e)k Emmanuel Rodríguez López(r)en El efecto clase media(r)i buruzko iruzkina egin du (Prácticas constituyentes -- 26)

Emmanuel Rodríguez López: El efecto clase media (Spanish language, 2022, Traficantes de Sueños) Baloraziorik ez

Este libro analiza la clase media como el núcleo de nuestra particular forma de vida …

Arras ongi dokumentatu, idatzi eta arrazoitutako liburua da. Egilea Katakraken aditu ahal izan nuen eta zinez interesgarria ere. Oinarrian, garapenkeriaz geroztik, eskola, klase erreprodukzioaren eta meritokraziaren tresna nola izan den azaltzera heldu da. Nire ikuspuntu pertsonalean (ideologikoan ere) estatuaren interes identitarioen eta patriarkalen inguruan bertze hainbertze erran zitekeen eta, bistan dena, liburu honetan ez duzue kritika hori aurkituko. Izan ere, egilea "Eskola errepublikarraren" (Frantziar errepublikartasunaren zentzuan, estatala, zentralista akaso) defendatzailea baita. Nazio eta genero auziak kanpo uzten dituen heinean ez ninduen ideologikoki asetu, eta, hala ere, liburu bikaina da zeinari "etekin" teoriko polita atera bainion.

(e)k Nora Salbotx Alegria egilearen Askatu edo moztu irakurtzen amaitu du (Iparrorratza bilduma, #3)

Nora Salbotx Alegria: Askatu edo moztu (Paperback, Euskera language, 2021, Txalaparta) 4 izar

Bidasoaren bi aldeetara, hezkuntza, gurea, egundaino ez zaigu emana etorri. Bi estaturen interesen zerbitzura eraikitako …

2021eko otsailean, han eta hemen erraten ohi ditudanak entsegu itxurako eta formatu txikiko liburu batera ekartzeko eskatu zidaten. Horra, nondik gatozen, non gauden eta norat joan beharko genukeen eskemara ekarrita nere orduko gogoetak.

(e)k Marina Garcés egilearen Las falsas alternativas irakurtzen amaitu du

Marina Garcés, Ani Pérez Rueda, Paula Monteiro González, Mar Estrama: Las falsas alternativas (Paperback, 2022, Virus Editorial) Baloraziorik ez

En las últimas décadas, de la crítica a la escuela tradicional han surgido numerosos espacios …

Aski liburu interesgarria eskola libertarioei buruzko gogoeta sakona eta kritikoa dakarrena. Pertsonalki autore anarkisten nire erreferentzia zerrenda luzatzeko eta harez geroztik autore ederrak topatzeko balio izan dit. Berriki edizio berri bat atera da non aintzinsolasa errebisatu duen Ani Perezek berak, anarkismotik komunismorako bere garapen intelektual pertsonalarekin batera doana.

(e)k Paulo Freire egilearen Pedagogía del oprimido irakurtzen amaitu du

Paulo Freire: Pedagogía del oprimido (Spanish language, 2007) 5 izar

Pedagogy of the Oppressed (Portuguese: Pedagogia do Oprimido) is a book by Brazilian educator Paulo …

Pedagogiaren ezinbertzekoetan akaso lehena hau kokatuko nuke. Batetik munduan baden libururik irakurrienetakoa delako, bertzetik ez delako ulertzen ahal mundua eraldatzeko nahia duen hezkuntzarik Freireren obra gabe eta bere obra zabalean hau da "bandera-ontzia" dudarik gabe. Fite euskaraz leituko dugula uste dut. Ordu zen!

(e)k Gabriel Aresti(r)en Euskal Harria (zentsuratu gabea) liburuaren kritika egin du

Gabriel Aresti: Euskal Harria (zentsuratu gabea) (Basque language, 1986, Susa) 5 izar

Mugarri bat nire irakurraldien historikoan

5 izar

Euskal literaturaren klasiko hau irakurri gabea nuen eta zinez, mugarri bat ezarri du nire ni "euskal literatura irakurlean". Hasieran zaila gerta daiteke irakurketa bere ez ohiko ortografia dela eta, zentsuratu gabeko edizio honen akaberan azalpena ematen du Arestik berak egindako hautu horri buruzkoa eta hauxe gaineratzen: "Politikoek euskera garbi bat nahiago dute, naiz-eta (sic) horrela pobretzen den, baina eskritoreak euskera aberats bat behar du, naiz-eta horrela zikintzen den". Altxor bat da liburua berez, hemen badakarren perla saldotik bat: "ni ere izan nintzen behin, orain urte asko, herria, eta orain konturatu behar izan naiz ni... Orain, plaza batean haur batzuk erderaz kantacen ikusi ditudala" 1986ko Susaren edizioa Agustin Ibarrolaren irudiez lagunduta heldu da, preziso lan honetarako egin zituenak. Tira, altxor bat alderik alde. #PaperjaleZozketa

Irati Bereau (itzultzailea), Emilienne Malfatto: Deitora zaitzala Tigrisek (Paperback, Euskara language, 2023, Txalaparta) 4 izar

Gaur egungo Irakeko landa eremuan, Tigris ibaiaren ertzean, debeku zorrotza hautsi du neskatxa batek: maitasunezko …

Gehiago espero nuen

Baloraziorik ez

Mamiari dagokionez, bertze zer edo zer espero nuela aitortu beharrean naiz, ez dut egiazki sobera maitatu. Pertsonaiak ez zaizkit sinesgarriegiak gertatu, jite mendebalzentrista baduela erranen nuke. Hala sentitu dut nik behinik behin. Itzulpenari eta erritmoari dagokionez alta, maitatu izan dut.

(e)k Castillo Suárez(r)en Irautera liburuaren kritika egin du

Castillo Suárez: Irautera (Paperback, Euskara language, 2019, Elkar) 5 izar

Aitortzen ez ditudan gauza guztiekin egiten dut lo. Iratze-sailak zeharkatu nahiko nituzke ametsetan, eta ni …

Erraietaraino

5 izar

Alaskatik abiatu nituen Suarezekikoak eta Irautera aukeratu nuen gero. Erraietara sartzen da bere poesia, pertsonalki iñarrosaldi ederra ekarri dit bere lanera hurbiltzeak; polit, gordin, garbi erraten ditu gauzak, halako erritmo pausatu berezi bat emanez bere poesiari.