Itzuli

(e)k Nora Salbotx Alegria(r)en Askatu edo moztu kritika egin du

Askatu edo moztu (Paperback, Euskera language, 2021, Txalaparta) 4 izar

Bidasoaren bi aldeetara, hezkuntza, gurea, egundaino ez zaigu emana etorri. Bi estaturen interesen zerbitzura eraikitako …

Magisteritza ikasleentzat

Baloraziorik ez

Ni dagoeneko Lehen Hezkuntzan lanean nabil eta ez zaizkit inspiragarriak suertatzen hezkuntza metodologiei buruzko testuak eta abar. Sobera irakurri dudala sentitzen dut eta tokatu zaidan lekuan, parean dauzkadan umeekin ahalik eta ondoen aritzea aski dut, egia esan.

Baina honelako liburu bat (laburra baita) oso egokia da magisteritza ikasleentzat. Daukadan alea, izan ere, Gasteizko irakasle eskolan utziko dut bookcrossing gisa bere bidea egin dezan.

Niretzat lehen atala (Nondik heldu gara) izan da aberasgarriena, euskal hezkuntzaren Historiaz laburpen azkar bat egiten du, aipu interesgarriekin.

mikelgs(r)en egoerari erantzun dio

@mikelgs antzeko gabiltza Mikel, are sasoi hauetan. Metodologiaz geroz eta gutxiago leitzen dut nik ere, egiazki hezkuntzaren soslai politikoa aztertzera dedikatu naiz hondar urteetan, horrek erakartzen nau gehien Hezkuntzaren soslai politikoa ezkutatzeko merkatu saiakera basati honen aitzinean. Kasu honetan ere, enkargutik hasita, hezkuntzari buruzko entsegu politiko bat egitea izan zen asmoa. Zinez estimatua dago zure iruzkina. Ideia bikaina bookcrossinga Magisetan egitearena. Martxan jartzen saiatuko naiz neu ere. Sarri artio!