Azal biguna, 214 orrialde
Euskara hizkuntza
Katakrak(e)k argitaratua.
Hezkuntza askatasunaren praktika gisa
Azal biguna, 214 orrialde
Euskara hizkuntza
Katakrak(e)k argitaratua.
«Hezkuntza krisi larrian dago. Ikasleek, askotan, ez dute ikasi nahi, eta irakasleek ere ez dute irakatsi nahi. Herrialde honen historian sekula ez bezala, gure gizartean irakas-praktikek sortu dituzten aurreiritziei aurre egin behar diete hezitzaileek, baita ezagutzarako modu berriak eta ezagutza partekatzeko bestelako estrategia batzuk asmatu ere. Pentsalari kritiko aurrerakoiek eta kritika sozialean jarduten dutenek irakaskuntza funtsezko aferatzat hartzen ez badute, nekez helduko diogu krisi horri». bell hooks, Transgresioa irakasgai
«Pedagogo marxista eta kritikoek jakin izan dute etika eta estetika uztartzen dituzten proposamen erradikalak egiten, tradizioaren arau zurruna leherrarazten, ikastetxe barruko elkarrekintzetan ildo berriak zabaltzen eta hazkunde pertsonal eta kolektiboa sustatzen dituzten proposamenak egiten. Pedagogo iraultzaileek – gaur ezinbertzean feminismoa ere barne hartuta – jakin dute, gainera, haien lan hezitzailea militantziarako esparru bat ere badela, emantzipazioaren aldeko borrokarako ezinbertzeko tresna». Nora Salbotx Alegria, hitzaurrean