Itzuli

(e)k Emmanuel Rodríguez López(r)en El efecto clase media(r)i buruzko iruzkina egin du

El efecto clase media (Spanish language, 2022, Traficantes de Sueños) Baloraziorik ez

Este libro analiza la clase media como el núcleo de nuestra particular forma de vida …

Arras ongi dokumentatu, idatzi eta arrazoitutako liburua da. Egilea Katakraken aditu ahal izan nuen eta zinez interesgarria ere. Oinarrian, garapenkeriaz geroztik, eskola, klase erreprodukzioaren eta meritokraziaren tresna nola izan den azaltzera heldu da. Nire ikuspuntu pertsonalean (ideologikoan ere) estatuaren interes identitarioen eta patriarkalen inguruan bertze hainbertze erran zitekeen eta, bistan dena, liburu honetan ez duzue kritika hori aurkituko. Izan ere, egilea "Eskola errepublikarraren" (Frantziar errepublikartasunaren zentzuan, estatala, zentralista akaso) defendatzailea baita. Nazio eta genero auziak kanpo uzten dituen heinean ez ninduen ideologikoki asetu, eta, hala ere, liburu bikaina da zeinari "etekin" teoriko polita atera bainion.