Erabiltzailearen profila

Asier Iturralde Sarasola

aldatsa@paperjale.eus

duela 2 urte, 9 hilabete(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Asier Iturralde Sarasola(r)en liburuak

Irakurtzeko (18 guztiak ikusi)

Orain irakurtzen (8 guztiak ikusi)

(e)k Jose Antonio Loidi(r)en Hamabost egun Urgainen liburuaren kritika egin du

Jose Antonio Loidi: Hamabost egun Urgainen (Paperback, Euskara language, Erein) 4 izar

Urgain bezalako herri baketsuetan ere gertatzen dira gauza ikaragarriak. Galde diezaiotela, bestela, Txomini, kanposantuko arduradunari: …

Herri txiki infernu handi

5 izar

Detektibe eleberrien zalea naiz eta mota horretako euskarazko lehen nobela irakurtzeak ilusioa egin dit. @izaskun@mastodon.eus​ek esan bezala #HamabostEgunUrgainen liburuak Agatha Christie ekarri dit gogora. Hizkera aldetik ahozko kontakizunen tankera hartu diot. 1980ko edizio zahar bat eta aurtengoa konparatzen ibili naiz eta euskara batura ekartzen lan txukuna egin dutela iruditu zait, jatorrizkoarekiko fidela da eguneraketa.

(e)k Maitane Gartziandia(r)en Ño! liburuaren kritika egin du

Eli Pagola, Maitane Gartziandia, Miren Artetxe: Ño! (Paperback, Euskara language, Argia) 5 izar

Emakume bertsolarien esperientziatik eta esperientziez hitz egingo duen liburua ondu dute hiru lagunek Bertso-saio baten …

Kolore kolore ta gustu guztiak

5 izar

Gauza txar bakarra ikusi diot: laburra egin zaidala. Gainerakoa gustatu zait: kolore festa, ausardia, kritika soziala... Momentu batzutan izugarria, adibidez, bertsolari dantzariarena.

(e)k Rita Barrachina(r)en Fedivers liburuaren kritika egin du

Rita Barrachina: Fedivers (Paperback, Katalan language, 2023, Rita Barrachina) 5 izar

Aquest llibre celebra 15 anys d'existència de la federació de mitjans socials lliures i descentralitzats, …

Fedibertsoari buruzko gida interesgarria

5 izar

Eskertzekoak dira #FediLlibret bezalako liburuak, sare zozial jabedunetatik kanpo ere bizitza (hobea) badagoela erakusten dutelako. Aipatutakoetatik asko ezagutzen nituen, baina gauza berriak ere ikasi ditut. Fedinius-ek #HodeiaEzDaExistitzen albistegia ekarri didate gogora. Liburu gomendagarria Fedibertsoari buruz gehiago jakin nahi duen edonorentzat.

(e)k Irati Bereau (itzultzailea)(r)en Deitora zaitzala Tigrisek liburuaren kritika egin du

Emilienne Malfatto, Irati Bereau (itzultzailea): Deitora zaitzala Tigrisek (Paperback, Euskara language, 2023, Txalaparta) 4 izar

Gaur egungo Irakeko landa eremuan, Tigris ibaiaren ertzean, debeku zorrotza hautsi du neskatxa batek: maitasunezko …

Irakeko errealitate etsigarria

4 izar

Gerra, biolentzia, zapalkuntza erlijioso eta familiarra... Etsipena dario nobela labur honi. Hala ere, kontaketa modu politean egitea lortzen du idazleak. #DeitoraZaitzalaTigrisek

(e)k Ivet Eroles Palacios(r)en Dones al marge liburuaren kritika egin du (Collecció Lo Plançó, #20)

Ivet Eroles Palacios, Maria Anaïs Miranda Solé: Dones al marge (Paperback, Català language, 2021, Editorial Fonoll, SL) 5 izar

Dones del món rural, estigmatitzades al llarg de la història, relegades a l’ombra. Unes, perseguides …

Kataluniako mendialdeko emakume baztertu eta bazterrekoen istorioak

5 izar

Jakin-jakin, ez dakit katalanez, baina tarteka hitz ezezagunak hiztegian begiratuz gustura irakurri dut iazko oporretan erosi nuen liburu hau.

Edukiari dagokionez, interesgarriak iruditu zaizkit garai desberdinetako emakume baztertuen istorioak, eta haien artean egiten dituen loturak. Adibidez, Erdi Aroko sorgin ehizaren garaiko auzotarren arteko salaketak eta arautik urruntzen zirenen jazarpena, 1936ko Gerra Zibileko gertaerekin konparatzea.