Erabiltzailearen profila

Asier Iturralde Sarasola

aldatsa@paperjale.eus

duela 2 urte, 3 hilabete(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Asier Iturralde Sarasola(r)en liburuak

Irakurtzeko (14 guztiak ikusi)

Orain irakurtzen (6 guztiak ikusi)

(e)k Rita Barrachina(r)en Fedivers liburuaren kritika egin du

Rita Barrachina: Fedivers (Paperback, Katalan language, 2023, Rita Barrachina) 5 izar

Aquest llibre celebra 15 anys d'existència de la federació de mitjans socials lliures i descentralitzats, …

Fedibertsoari buruzko gida interesgarria

5 izar

Eskertzekoak dira #FediLlibret bezalako liburuak, sare zozial jabedunetatik kanpo ere bizitza (hobea) badagoela erakusten dutelako. Aipatutakoetatik asko ezagutzen nituen, baina gauza berriak ere ikasi ditut. Fedinius-ek #HodeiaEzDaExistitzen albistegia ekarri didate gogora. Liburu gomendagarria Fedibertsoari buruz gehiago jakin nahi duen edonorentzat.

(e)k Irati Bereau (itzultzailea)(r)en Deitora zaitzala Tigrisek liburuaren kritika egin du

Irati Bereau (itzultzailea), Emilienne Malfatto: Deitora zaitzala Tigrisek (Paperback, Euskara language, 2023, Txalaparta) 4 izar

Gaur egungo Irakeko landa eremuan, Tigris ibaiaren ertzean, debeku zorrotza hautsi du neskatxa batek: maitasunezko …

Irakeko errealitate etsigarria

4 izar

Gerra, biolentzia, zapalkuntza erlijioso eta familiarra... Etsipena dario nobela labur honi. Hala ere, kontaketa modu politean egitea lortzen du idazleak. #DeitoraZaitzalaTigrisek

(e)k Ivet Eroles Palacios(r)en Dones al marge liburuaren kritika egin du (Collecció Lo Plançó, #20)

Ivet Eroles Palacios, Maria Anaïs Miranda Solé: Dones al marge (Paperback, Català language, 2021, Editorial Fonoll, SL) 5 izar

Dones del món rural, estigmatitzades al llarg de la història, relegades a l’ombra. Unes, perseguides …

Kataluniako mendialdeko emakume baztertu eta bazterrekoen istorioak

5 izar

Jakin-jakin, ez dakit katalanez, baina tarteka hitz ezezagunak hiztegian begiratuz gustura irakurri dut iazko oporretan erosi nuen liburu hau.

Edukiari dagokionez, interesgarriak iruditu zaizkit garai desberdinetako emakume baztertuen istorioak, eta haien artean egiten dituen loturak. Adibidez, Erdi Aroko sorgin ehizaren garaiko auzotarren arteko salaketak eta arautik urruntzen zirenen jazarpena, 1936ko Gerra Zibileko gertaerekin konparatzea.

(e)k Koldo Almandoz(r)en Natasha liburuaren kritika egin du

Koldo Almandoz, Aritz Trueba: Natasha (GraphicNovel, Euskara language, Farmazia Beltza) 5 izar

Natashak 18 urte ditu. Hirira iritsi berri da unibertsitatean ikasteko. Elena eta Ane, bigarren mailako …

Euskarazko komikigintzak une gozoa bizi du, ezta?

5 izar

Gustura irakurri dut, eta ez da azkenaldian irakurri dudan euskarazko komiki on bakarra. Garai gozoa bizi dugula iruditzen zait.

Hitzik gabe egoerak eta sentimenduak adierazten dituzten pasarteak gustatu zaizkit bereziki. Baita txatetako elkarrizketak istorioan txertatzeko modua ere.